Emakumeen Trinketeko Gipuzkoako Txapelketa. Zabalik da izen-emate epea

2011/02/23 | Izen-emateak

Zabalik da Emakumeen Trinketeko Gipuzkoako Txapelketan izena emateko epea. Hiru kategoriatan jokatuko da lehia: jubenilak, nagusien 2. maila eta nagusien 1. maila.

Aurreikusitakoaren arabera, martxoaren 11tik apirilaren 9ra bitarte jokatuko da aipatutako txapelketa hau. Partidak ostiraletan izango dira, Irurako eta Gaskako trinketeetan.

Webgune honetako Lehiaketak atalean aurkituko dituzue xehetasun gehiago eta hainbat dokumentu: aurkezpena, araudia, eranskina, izen-emate orria, zesio eredua...

Martxoaren 1a izango da izena emateko azken eguna.

 

 

 










Ir arriba