Lapke, Gipuzkoako txapelduna eskuz binaka nagusien Ohorezko Mailan

2017/11/14 | Lehiaketa

Intxurre (nagusien 1. maila), Atzapar (nagusien 2. maila), Gazteleku (jubenilen 1. maila) eta Tolosa-Aurrera 2 (kadeteen 1. maila) dira oraingoz gainontzeko Gipuzkoako txapeldun berriak; jardunaldi honetan eskuz banakako lehia hasiko da

Joan den asteburuan (2017-11-12) jokatu ziren, Asteasun eta Zumarragan, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketaren eskuko lehendabiziko finalak. Mutilen eskuz binakako lehiak izan ziren guztiak. Eta Gipuzkoak baditu, hortaz, txapeldun berriak: Lapke taldeak irabazi du gorengoen mailako finala, nagusien Ohorezko Mailakoa, alegia; Intxurre nagusitu da nagusien 1. mailan; Atzapar nagusien 2. mailan; Gazteleku taldekoek jantzi dituzte txapelak jubenilen 1. mailan; eta, azkenik, Tolosa-Aurrera 2 taldearentzat izan da kadeteen 1. mailako lehia. Ondoren dituzue finaletako jaialdien xehetasunak: 

 

 

Azaroak 10, ostirala, 19:30, Asteasu-Usarrabi
 

1. Eskuz binaka kadeteak, 1. maila:
ILUNPE 1 (Alberdi-Elosegi) 20 / TOLOSA-AURRERA 2 (Altuna-Ugartemendia) 22
 
2. Eskuz binaka jubenilak, 1. maila:
GAZTELEKU (Alberdi-Elizegi) 22 / AÑORGA (Orbegozo-Oliden) 10
 
3. Eskuz binaka nagusiak, 2. maila:
ATZAPAR (Urbieta-Urruzola) 22 / TARTALOETXE (Matxinandiarena-Elizegi) 16
 
 
 
Azaroak 11, larunbata, 11:00, Zumarraga-Beloki
 
 
1. Eskuz binaka nagusiak, 1. maila:
ILUNPE (Egiguren-Salegi) 10 / INTXURRE (Zubiria-Irazustabarrena) 22
 
2. Eskuz binaka nagusiak, Ohorezko maila:
LAPKE (Zubizarreta-Garmendia) 22 / PAGAZPE (Exposito-Aranguren) 8
 
 
 
 
 
 
Eskuz binakako lehia hauek amaituta (kadeteen 2. eta 3 mailakoek, jubenilen 2. mailakoek eta nagusien 3. mailakoek oraindik lehian jarraitzen dute), eskuz banakako partidei ekingo diete pilotariek asteburuan (2017-11-19).
 
42 pilotarik eman du izena kadeteen mailan, 37 jubenilen mailan eta 43 nagusietan.
 
Abenduaren 3ra bitarte ligaxka jokatuko dute. Abenduaren 24ko jardunaldian finalerdiak izango dira. Eta finalak abenduaren 31ko asteburuan.

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa ezker horma eta Kartelera ataletan duzue eskuragarri informazio guztia.

 

 

 










Ir arriba