Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketaren eskuko lehenengo finalak, Asteasun eta Zumarragan

2017/11/07 | Lehiaketa

Asteasun eskuz binaka mutil kadeteen 1. mailako, jubenilen 1. mailako eta nagusien 2. mailako lehiak jokatuko dira, ostiralean, 19:30ean; eta Zumarragak eskuz binaka mutil nagusien Ohorezko mailako eta 1. mailako finalak hartuko ditu, larunbatean, 11:00etan

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketaren eskuko lehendabiziko finalak jokatuko dira asteburu honetan. Mutilen eskuz binakako lehiak izango dira guztiak, eta Asteasuk eta Zumarragak hartuko dituzte jaialdiak. Hain zuzen ere, Asteasun hiru final izango dira ikusgai, ostiralean, 19:30ean: kadeteen 1. mailakoa, jubenilen 1. mailakoa eta nagusien 2. mailakoa. Eta Zumarragan eskuz binakako mailarik gorenean ari diren pilotariak lehiatuko dira, larunbatean, 11:00etan: nagusien Ohorezko mailako zein nagusien 1. mailako finalak jokatuko dira.

 
 
 
 
 
Ondoren zehaztuko ditugu bi jaialdiak:

 
 
 
Azaroak 10, ostirala, 19:30, Asteasu-Usarrabi
 

1. Eskuz binaka kadeteak, 1. maila:
ILUNPE 1 (Alberdi-Elosegi) / TOLOSA-AURRERA 2 (Altuna-Ugartemendia)
 
2. Eskuz binaka jubenilak, 1. maila:
GAZTELEKU (Alberdi-Elizegi) / AÑORGA (Orbegozo-Oliden)
 
3. Eskuz binaka nagusiak, 2. maila:
ATZAPAR (Urbieta-Urruzola) / TARTALOETXE (Matxinandiarena-Elizegi)
 
 
 
Azaroak 11, larunbata, 11:00, Zumarraga-Beloki
 
 
1. Eskuz binaka nagusiak, 1. maila:
ILUNPE (Egiguren-Salegi) / INTXURRE (Zubiria-Irazustabarrena)
 
2. Eskuz binaka nagusiak, Ohorezko maila:
LAPKE (Zubizarreta-Garmendia) / PAGAZPE (Exposito-Aranguren)
 
 
 
 
 
 
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa ezker horma eta Kartelera ataletan duzue eskuragarri final hauen inguruko informazio guztia, zein espezialitate guztietako lehiek utzitako emaitzak, sailkapenak eta beste hainbat datu.
 

 

 










Ir arriba