Luzeanek irabazi du Enrique Abril Txapelketaren finala, Zubietaren aurka, hirugarren urtez jarraian

2017/11/02 | Lehiaketa

13-7 nagusitu ziren donibandarrak, eta dagoeneko 17 txapel dituzte Errebote Txapelketan

Aurten ere bai. Hirugarren urtez jarraian, Zubietaren aurkako finala irabazi eta Enrique Abril Errebote Txapelketaren txapela jantzi du Donibane Lohizuneko (Lapurdi) Luzean taldeak. Atzo (2017-11-01) izan ziren aurrez aurre bi taldeak, Oiartzunen. Eta 13-7 nagusitu ziren donibandarrak:

 

 

 

Azaroak 1, asteazkena, 11:00, Oiartzun

LUZEAN 13 vs ZUBIETA 7

 

 

 

 

Aurtengo finala dezentetan errepikatu da azken urteotan. Aurreko bi edizioetan, esaterako; 2013an ere aurrez aurre izan ziren Luzean eta Zubieta taldeak. Guztietan Luzeanekoek jantzi dute txapela: 2013an eta 2015ean 13-5 irabazi zuten, iaz 13-4 eta aurten 13-7. Denboran atzerago eginda ere neurtu dituzte indarrak donibandarrek eta zubietarrek: 1989an, Zubietakoak izan ziren txapeldun; Yoko Garbi 13-8 gailendu zitzaion Luzeani.

 

 

 

Hain zuzen ere, 2012tik honako final guztietara sailkatu da Luzean, eta aurtengoarekin 17. txapela gehitu dio bere palmaresari (beste 10 aldiz izan da txapeldunorde). Atzetik ditu Aviron Bayonnais, 14 txapelekin (6 aldiz azpitxapeldun); Kapito Harri, 11rekin (7 aldiz txapeldunorde); Behar Zana eta Noizbat, 4rekin (8 eta 7 aldiz azpitxapeldun, hurrenez hurren); Endaiarrak 2rekin (behin txapeldunorde); eta Zaharrer Segi eta Yoko Garbi, banarekin (lehenak beste behin izan dira azpitxapeldun eta bigarrenak 6 aldiz). Zubieta taldeak oraindik ez du txapelik jantzi (baina 4 bider izan da txapeldunorde), ezta Oiarpek ere (behin izan da txapeldunorde).

 

 

 

Aurten Euskal Herriko lau talde lehiatu dira Enrique Abril Errebote Txapelketan: Gipuzkoako Behar Zana (Villabona), Txost (Oiartzun) eta Zubieta (Zubieta); eta Lapurdiko Luzean (Donibane Lohizune).

 

 

 

Lehiaketa-Federatua-Enrique Abril atalean kontsulta daiteke txapelketaren inguruko informazio guztia.

 

 

 










Ir arriba