Bigarrenak ere ihes

2017/10/31 | Lehiaketa

Gipuzkoa 2 taldeak ezin izan zuen Bote Luzeko II. Euskal Herriko Txapelketaren finala irabazi Bizkaiaren aurka, nahiz eta oso norgehiagoka ona jokatu eta bizkaitarrak asko estutu

Bigarrengoan ere ezin izan du txapela jantzi. Gipuzkoa 2 taldeak Bote Luzeko II. Euskal Herriko Txapelketaren finala jokatu zuen larunbatean (2017-10-28), Laudion (Araba), Bizkaiaren aurka. Eta maila bikaina erakutsi eta bizkaitarrak erderki estutu arren, azkenean alde egin zion garaipenak. 

 

 

Urriak 28, larunbata, 17:30, Laudio (Araba)
 

GIPUZKOA 2 (Jon Urbieta, Gaizka Iruretagoiena, Iñaki Esnal, Ibai Urbieta, Andoni Urbieta, Julen Jauregi) 4

BIZKAIA (Amantegi, Anxia, Uribe, E.Ziarrusta, L.Ziarrusta, Ugarte) 7

 

 

Gipuzkoarrak aurreratu ziren lehenik, baina segituan zen banakako berdinketa markagailuan, eta 2na berdindu ondoren 2-5 aurreratu ziren bizkaitarrak. Gipuzkoa 2 taldeak ez zuen inondik inora etsi, eta 3-5a lortutakoan, gainera, asko estutu zituzten bizkaitarrak. 3-6koa iritsi zen, ordea, eta azken txanpa maldan gora jarri zitzaien. Joko lehiatuak izan ziren larunbatean Laudion, eta ikuskizun polita eskaini zuten pilotariek. Azkenean, 4-7 Bizkaiaren alde, beraien lehendabiziko parte-hartzean.

 

 

 

 
Guztira, Euskal Herriko zortzi talde lehiatu dira Bote Luzeko II. Euskal Herriko Txapelketan, bi multzotan banatuta: Lapurdi 1 (Senpere), Gipuzkoa 1, Bizkaia eta Nafarroa Beherea A multzoan, eta Lapurdi 2 (Sara), Nafarroa, Lapurdi 3 (Itxasu) eta Gipuzkoa 2 B multzoan.
 
 
 
 
 
 
Euskal pilotako espezialitate zaharrena da bote luzeaJoko zuzenetariko bat da; hau da, bi taldeak aurrez aurre jartzen dira eta ez da pilota hormaren kontra joz jokatzen. 60 metro inguru luzerako eremutan aritzen dira pilotariak, normalean estalirik gabeko plazetan, eta helburua aurkariari eremua irabaztea da. Tantoak tenisean bezala zenbatzen dira; izan ere, tenisak joko zuzenetatik hartu zuen zenbatzeko era. 
 
 
 
 
 
 
Finalaren xehetasunak eta txapelketaren informazio guztia kontsultatzeko, Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren webgunera jo: http://euskalpilota.com
 
 
 
 
 
 
Webgune honetako Argazki galeriak txokoan, bestalde, bai finalaren bai beste hainbat norgehiagoken irudiak daude ikusgai: http://www.gipuzkoapilota.eus/pub/galeria.asp?idioma=eu&IdCarpeta2=1107
 

 

 










Ir arriba