Gipuzkoako Txapelketako Joko Garbiko finalak, larunbatean, Oiartzunen

2011/02/17 | Lehiaketa

Infantilak, jubenilak eta nagusiak lehiatuko dira, 17:00etan hasiko den jaialdian

Larunbatean, hilak 19, jokatuko dira, Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan, Ezker Hormako Gipuzkoako Txapelketako Joko Garbiko finalak. 17:00etan hasiko da jaialdia, eta hiru partida izango dira ikusgai: lehenik infantil mailako pilotariak lehiatuko dira, jubenilek jokatuko dute ondoren, eta nagusiek azkenik. Hona hemen jaialdia:


*Otsailak 19, larunbata, 17:00, Oiartzun-Madalensoro:

1. Infantilak: ZUBIETA 1 (Iruretagoiena-Arriaga) / ZUBIETA 2 (Bordagaray-Azpiroz)
2. Jubenilak: BEHAR ZANA 1 (Oiarzabal-Nazabal) / TXOST 1 (Nazabal-Zabala)
3. Nagusiak: BEHAR ZANA 1 (Alejo-Sanchez) / TXOST (Etxeleku-Albistur)

 

2010-11ko txapelketa, eta haur eta gazteen pilotari kopurua gora doalari esker, hiru mailetan jokatu da: infantilak, jubenilak eta nagusiak. Infantil mailan 6 taldek hartu du parte, beste 6 izan dira jubenil mailan, eta nagusietan, azkenik, 5 talde lehiatu dira.

 

Webgune honetako Lehiaketak atalean kontsulta ditzakezue txapelketaren nondik norakoak: emaitzak, sailkapenak, karteldegia...

 

 

 










Ir arriba