Jokoan da Ezker Hormako Emakumea Pilotari Txapelketa

2017/10/24 | Lehiaketa

5 bikote lehiatuko dira gomazko paletako neska nagusien 1. mailan, eta 6 2. mailan; finalak abenduaren 16rako aurreikusten dira, Tolosako Beotibarren

Larunbatean (2017-10-28) hasiko da Ezker Hormako Emakumea Pilotari Txapelketa, Astigarragan.

 

 

Emakumezkoen gomazko paletako txapelketa honetan, bi mailatan ariko dira pilotariak: 1. mailan 5 bikote lehiatuko dira, eta 2. mailan 6 bikotek jokatuko dute.

 

 

Klub desberdinetako pilotariekin osatzen dira bikoteak Emakumea Pilotari Txapelketan, hala betiko bikoteak albo batera utziz eta lehia orekatuz. Hauexek dira, hain zuzen ere, bikote parte-hartzaileak:

 

1. MAILA

  • Irazustabarrena-Murua
  • Larrarte-Maiza
  • Garmendia-Arrillaga
  • Otaegi-Erasun
  • Galdos-Eizmendi
     

2. MAILA

  • Tejedor-Mungia
  • Olano-Irigoien
  • Galarreta-Agirre
  • Etxegia-Lopetegi
  • Rodas-Beldarrain
  • Ontsalo-Lasarte
     

 

 

Bai 1. mailan bai 2.ean itzuli bateko ligaxka jokatuko dute bikoteek, urriaren 28tik azaroaren 25era bitartean. Partidak larunbat arratsaldetan izango dira. Eta jardunaldi bakoitza egoitza batean jokatuko da; hauexek dira aurreikusitakoak (*konfirmatzeko):
 

  • 1. jardunaldia, urriak 28: Astigarraga
  • 2. jardunaldia, azaroak 4: Alegia
  • 3. jardunaldia, azaroak 11: Zizurkil*
  • 4. jardunaldia, azaroak 18: Anoeta
  • 5. jardunaldia, azaroak 25: Aia

 

 

 

Finalerdiak abenduaren 2an izango dira, Hernanin. Eta finalak, abenduaren 16an, printzipioz, Tolosako Beotibarren.

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-EmP Ezker Horma eta Kartelera ataletan egin daiteke txapelketaren jarraipena.

 

 

 










Ir arriba