Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketaren lehendabiziko finalak, asteburuan

2017/10/19 | Lehiaketa

Ostiralean emakumezkoen gomazko paletako nagusien mailako finalak jokatuko dituzte, Anoetan; eta igandean, Oiartzunen, gizonezkoen larruzko paletako nagusien mailako lehiak izango dira ikusgai

Asteburu honetan Ezker Hormako Gipuzkoako Kluben Arteko Txapelketaren lehendabiziko finalak jokatuko dira. Alde batetik, emakumezkoen gomazko paletako nagusien mailako finalak izango dira ikusgai, ostiralean, Anoetan. Eta, bestetik, gizonezkoen larruzko paletako nagusien mailako finalak, igandean, Oiartzunen.

 

 

 

Honakoa emakumezkoen gomazko paletako finalen jaialdia:

 

Urriak 20, ostirala, 19:30, Anoeta-Alkartasuna
 

1. Gomazko paleta neskak, nagusien 2. maila:
HERNANI 1 (Tejedor-Irigoien) / SU-BERRI (Galdos-Larrarte)

2. Gomazko paleta neskak, nagusien 1. maila:
SU-BERRI 2 (Garmendia-Mendizabal) / HERNANI 2 (Goikoetxea-Eizmendi)

 

 

Nagusien 2. mailan, Hernani 1ek 30-11 irabazi zion Intxurreri (Olano-Ontsalo) finalerdietan; eta Su-Berrik emaitza berarekin menderatu zuen Orio taldea (Etxegia-Beldarrain).

Nagusien 1. mailako finalerdietan, bestalde, Su-Berri 2k 30-10 irabazi zuen Su-Berri 1en aurka (Otaegi-Maiza); eta Hernani 2k 30-20 hartu zuen mendean Ziotza taldea (San Sebastian-Erasun).

 

 

 

 

Gizonezkoen larruzko paletako lehiari dagokionez, nagusien 1. mailako finalistak zehazteke daude oraindik, ostiralean jokatuko baitituzte finalerdiak; 2. eta 3. mailako finalak, aldiz, zehaztuta daude. Hona hemen jaialdia:

 

Urriak 22, igandea, 10:00, Oiartzun-Madalensoro
 

1. Larruzko paleta mutilak, nagusien 3. maila:
TXOST 1 (Leonet-Azpiroz) / OIANGU 3 (Alberdi-Garrido)

2. Larruzko paleta mutilak, nagusien 2. maila:
PAGAZPE (J.Begiristain.-M.Begiristain) / GAZTELEKU (Iradi-Rekalde)

3. Larruzko paleta mutilak, nagusien 1. maila:
REAL SOCIEDAD 2 (Brosa-Andueza) edo GAZTELEKU (Altuna-Lete) /
PAGAZPE (Clement-Arruti) edo REAL SOCIEDAD 1 (Navarro-Vigeon)

 


Hain zuzen ere, ostiralean jokatuko dituzte 1. mailako finalerdiak: Real Sociedad 2 eta Gazteleku taldeen artekoa Donostiako Atanon, 20:10ean hasita, jaialdiko 2. partidan; eta Pagazpe eta Real Sociedad 1 taldeen artekoa Zubietan, 21:10etik aurrera.

Joan den jardunaldian jokatutako 2. mailako finalerdietan, bestalde, Pagazpek 35-29 irabazi zion Real Sociedad taldeari (Mujika-Benoit) eta Gaztelekuk 33-35 hartu zuen mendean Txost 2 (Ezkerro-Argote).

3. mailako finalerdian, azkenik, Oiangu 3k 30-35 irabazi zion Euskal Jolas taldeari (Sanchez-Aristi). Txost 1 taldeak finalerako zuzeneko pasea lortua zuen ligaxka amaituta.

 

 

 

Lehiaketa-Federatua-Ezker Horma atalean kontsulta daiteke espezialitate hauei buruzko informazio guztia.

 

 

 










Ir arriba