Gipuzkoak Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketaren bi finalerdietako bat jokatuko du, larunbatean

2017/09/28 | Lehiaketa

Gipuzkoa 2 sailkatu da azken fasera, eta Lapurdi 1 iazko txapeldunari egin beharko dio aurre, Senperen; Nafarroa eta Bizkaia lehiatuko dira beste finalerdian; finala urriaren 8an jokatuko da, Oņatin

Azken txanpan sartu da Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketa. Asteburu honetan, hain zuzen ere, bigarren edizio honen finalerdiak izango dira ikusgai. Eta horietako batera sailkatu da Gipuzkoa 2 taldea. Lapurdi 1 iazko txapeldunaren aurka jokatu beharko du. Nafarroa eta Bizkaia lehiatuko dira beste finalerdian. 
 
 
 
 
 
Ondoren zehazten ditugu jaialdiak:
 
 
Irailak 30, larunbata, 10:30, Senpere (Lapurdi)

LAPURDI 1 vs GIPUZKOA 2
 
 
Urriak 1, igandea, 17:00, Irurita (Nafarroa)

NAFARROA vs BIZKAIA
 
 
 
 

Eguraldia lagun, irabazleek urriaren 8an jokatuko dute finala, Oñatin.
 
 
 
 

Jon Urbieta, Iñaki Esnal, Ibai Urbieta, Andoni Urbieta eta Julen Jauregi pilotariek osatzen dute Gipuzkoa 2 taldea. Gipuzkoa 1 taldean (ez du finalerdietara sailkatzerik izan), berriz, Beñat Arzelus, Jon Ander Esnaola, Julen Chiapuso, Ekaitz Lasa eta Andoni Zabala aritu dira.

 

 

Denera, Euskal Herriko zortzi taldek hartu du parte txapelketan, bi multzotan banatuta: Lapurdi 1 (Senpere), Gipuzkoa 1, Bizkaia eta Nafarroa Beherea A multzoan, eta Lapurdi 2 (Sara), Nafarroa, Lapurdi 3 (Itxasu) eta Gipuzkoa 2 B multzoan.
 
 
 
 
 
Euskal pilotako espezialitate zaharrena da bote luzeaJoko zuzenetariko bat da; hau da, bi taldeak aurrez aurre jartzen dira eta ez da pilota hormaren kontra joz jokatzen. 60 metro inguru luzerako eremutan aritzen dira pilotariak, normalean estalirik gabeko plazetan, eta helburua aurkariari eremua irabaztea da. Tantoak tenisean bezala zenbatzen dira; izan ere, tenisak joko zuzenetatik hartu zuen zenbatzeko era. 
 
 
 
 
 
Informazio gehiago Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren webgunean:http://euskalpilota.com
 

 

 










Ir arriba