Emakumeei zuzendutako paleta ikastaroa, Donostian; zabalik da izen-ematea

2017/09/21 | Ikastaroak

Emakumea Pilotari proiektuaren ikastaro hau urrian hasiko da; 18 urtetik gorako emakumeei dago zuzenduta, eta saioak astelehen arratsaldetan izango dira, Atano III.ean

Aurreko urteetako harrera ona ikusirik, eta Emakumea Pilotari proiektuarekin jarraituz, aurten ere emakumeentzako paleta ikastaroa antolatu du Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF), Donostian.

 

 

 

Hauek ikastaroari buruzko xehetasunak:

  • Nori zuzendua: 18 urtetik gorako emakumeentzat
  • Iraupena: urriaren 2tik ekainaren bukaerara arte
  • Noiz: astelehenetan, 16:00etan edo 17:00etan
  • Non: Atano III.a pilotalekuan
  • Prezioa: 140€ urtean
  • Izen-ematea eta informazioa: Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa (943 47 14 63; etxebe.pilota@kirolak.net)

 

 

Bertako kirolaz gozatzeko, trebatzeko, esperientzia berriak bizitzeko, giro atseginean aisialdia igarotzeko, jende berria ezagutzeko, kirola praktikatzeko beste modu bat bizitzeko... Animatu probatzera!

 

 

 










Ir arriba