21 klub desberdinetako 95 pilotarik eman du izena aurtengo mutilen eskuko teknifikazio proiektuan

2017/09/07 | Ikastaroak

57 dira kadete mailakoak eta 38 infantilak; hilaren 13an, 20an eta 27an izango dira hautaketa probak, eta urrian hasiko dira entrenamenduak

Aurreko urteetako harrera ona ikusirik, aurten ere mutilen eskuko teknifikazio proiektua jarri du martxan Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF).

 

Pilotariei entrenamendu tekniko eta prestakuntza fisiko pertsonalizatua eskaintzea du xede, lurraldeko klubei laguntzearekin batera.

 

Deialdia infantilentzat eta kadeteentzat izan da.

 

 

Iaz hasitako bideari jarraituz, eta pilotari gehiagotara eta Gipuzkoako eskualdeetara ere iristeko helburuarekin, aurten ere Donostian izango diren Gipuzkoa mailako entrenamenduez gain, eskualdeetan ere teknifikazio entrenamenduak eskainiko ditu federazioak, infantilentzatKadeteen entrenamendu guztiak, berriz, Donostiako Atano III.ean izango dira.

 

 

Egun goi mailan diharduten gipuzkoar pilotariak ariko dira entrenatzaile lanetan. Eskualdeetan Beñat Rezusta, Ander Imaz eta Andoni Ugalde izango dira entrenatzaileak. Atanon, berriz, Iraitz Olaetxea GEPFko teknikariak beteko du toki hori.

 

 

95 pilotarik eman du izena aurtengo proiektuan, 57 infantil eta 38 kadete: infantiletan, 21 dira Tolosaldea-Goierri-Aiztondokoak, 22 Deba eta Urola Kosta eskualdeetakoak, eta 14 Bidasoa-Oarso-Buruntzakoak; eta kadetetan Tolosaldea-Goierri-Aiztondokoak 11 dira, 21 Deba eta Urola-Kostakoak, eta 6 Bidasoa-Oarso-Buruntzakoak. 21 klub desberdinetakoak dira pilotariak. Hona hemen urtez urteko datuak:

 

 

GIPUZKOAKO TEKNIFIKAZIO PROIEKTUA
         
DENBORALDIA ELKARTE KOPURUA PILOTARI KOPURUA
infantilak kadeteak GUZTIRA
2013 - 14        
2014 - 15 21 28 31 59
2015 - 16 25 31 38 69
2016 - 17 25 57 46 103
2017 - 18 21 57 38 95

 

 

 

 

Irailean izango dira hautaketa-probak. Hilaren 13an, asteazkena, 18:00etatik aurrera, Deba eta Urola-Kostako pilotariak daude deituta, Zestoan. Hilaren 20a, asteazkena, 18:00etatik aurrera, Lasarte-Oriako Michelin pilotalekuan, izango da Bidasoa-Oarso-Buruntzako pilotarientzako proba. Eta, azkenik, Tolosaldea, Goierri eta Aiztondokoak hilaren 27an, asteazkena, bilduko dira, 18:00etatik aurrera, Amasako frontoian.

 

 

Behin hautaketa probak amaituta eta pilotarien behin betiko zerrenda osatuta, urrian emango zaie hasiera entrenamenduei, bai eskualde bakoitzean bai Gipuzkoa mailan.

 

 

 










Ir arriba