Azpeitiak, Andoainek eta Mutrikuk irabazi dute, aurten ere, Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa

2017/07/06 | Lehiaketa

Aurreko edizioko txapeldun berberak izan ditu 2017ko txapelketak; Oiartzun izan da txapeldunorde eskuz, Deba palaz eta Zumaia zesta-puntaz

Aurreko urteko txapeldunek beraien nagusitasuna erakutsi dute aurten ere, eta Azpeitiak, Andoainek eta Mutrikuk berriro irabazi dute Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa

 

 

Eskuko lehian jantzi du txapela Azpeitiak, Oiartzuni 3-0eko emaitzarekin finalean irabazita (Donostia-Atano, 2017-07-01). Andoainentzat izan da palakoa; honek Deba hartu zuen mendean finalean (Donostia-Atano, 2017-06-04), 2-0eko emaitzarekin. Eta zesta-puntaz Mutriku Zumaiari gailendu zitzaion finalean, 3-0eko emaitzarekin (Donostia-Balda, 2017-06-17). Ondoren zehazten ditugu finaletako jaialdi guztiak:

 

 

ESKUA. Uztailak 1, larunbata, 16:30, Donostia-Atano III.a: AZPEITIA 3 / OIARTZUN 0


1. Kadeteak:
AZPEITIA 22 (Aimar Egiguren-Unai Alberdi) / OIARTZUN 17 (Xabier Aburuza-Unai Aburuza)

2. Jubenilak:
AZPEITA 22 (Jon Alberdi-Julen Egiguren) / OIARTZUN 7 (Oroitz Sein-Ekain Etxeberria)

3. Nagusiak:
AZPEITIA 22 (Markel Etxaniz-Dani Murgiondo) / OIARTZUN 5 (Zigor Salaberria-Iñigo Ugalde)

 

PALA. Ekainak 4, igandea, 11:00, Donostia-Atano III.a. ANDOAIN 2 / DEBA 0
 

1. Larruzko paleta:
ANDOAIN (Iradi-Lete) 35 / DEBA (Etxeberria-Beitia) 32

2. Pala motza:
ANDOAIN (Altuna-Rekalde) 40 / DEBA (Lopez-Sanchez) 30



ZESTA-PUNA. Ekainak 17, larunbata, 11:00, Donostia-Carmelo Balda: MUTRIKU 3 / ZUMAIA 0


1. Kadeteak:
MUTRIKU (Arrillaga-Mendizabal) 30 / ZUMAIA (Aizpurua-Lopez) 16

2. Jubenilak:
MUTRIKU (Mendizabal-Manzisidor) 35  / ZUMAIA (Agirre-Manzisidor) 13

3. Nagusiak:
MUTRIKU (Manzisidor-Andonegi) 35 / ZUMAIA (Manterola-Segurola) 31

 

 

Azpeitiak 6. txapela gehitu dio, hala, bere palmaresari; azkeneko hirurak azken hiru edizioak jarraian irabazita lortu ditu, gainera: txapeldun izan zen 2004an, 2008an, 2010ean, 2015ean, 2016an, eta azkena aurten. Eta beste 3tan izan da txapeldunorde: 1995ean, 1996an eta 2007an. 

 

Andoainek ere bere seigarren txapela lortu du Herriartekoan. Gainontzeko 5 garaipenak 2009, 2010, 2011, 2013 eta iaz lortu zituen. Eta beste 5 aldiz txapeldunorde izan da: 1997an, 1999an, 2006an, 2008an eta 2015ean. 

 

Eta, azkenik, Mutrikuk bosgarren txapela jantzi du; azkeneko bost urtetako finalak irabazi ditu: 2013, 2014, 2015, 2016 eta 2017. Eta aurreko bi edizioetan, 2011 eta 2012, txapeldunorde izan zen. 

 
 
 
 
 
Azpeitiak 40 aldiz hartu du parte Herriarteko Eskuzko Txapelketan (50. edizioa izan da aurtengoa), eta 9 final jokatu ditu.
 
 
Txapelketako edizio guztietan hartu dute parte andoaindarrek, hau da, 27 aldiz. Eta 11 final jokatu dituzte.
 
 
Eta Mutriku 8 bider aritu da Herriarteko Zesta-puntakoan, eta 7 finaletara iritsi da; guztira, 20 edizio izan dira. 
 
 

 

 

21 herri lehiatu dira eskuz aurten: Aduna, Altzo, Andoain, Arrasate, Asteasu, Astigarraga, Ataun, Azkoitia, Azpeitia, Bidania-Goiatz, Donostia, Errenteria, Hernani, Lazkao, Oiartzun, Oñati, Orio, Tolosa, Zestoa, Zizurkil eta Zumaia.

 

Palaz, 8 herri aritu dira, iazko parte-hartzaile berak: Andoain, Deba, Donostia, Errenteria, Lazkao, Oiartzun, Olaberria eta Ordizia..

 

Eta zesta-puntaz, azkenik, 3 herrik parte hartu dute: Donostia, Mutriku eta Zumaia. 

 
 
 
 
 
 
Hemen kontsuta daitezke txapelketak utzitako datu guztiak. Eta hemen daude ikusgai irudi bildumak.
 

 

 










Ir arriba