Azpeitiak irabazi du Herriarteko Eskuzko Txapelketa, hirugarren urtez jarraian

2017/07/03 | Lehiaketa

Seigarren txapela gehitu dio bere palmaresari, Oiartzuni 3-0 irabazita; festa paregabea bizi izan zen Atanon

Azpeitiak irabazi du 2017ko Gipuzkoako Herriarteko Eskuzko Txapelketa. Aurreko bi edizioetako txapeldunak 3-0 hartu zuen mendean Oiartzun, Donostiako Atano III.ean jokatutako finalean (2017-07-01). Zale ugari bildu zen frontoira, eta giro bikainaz eta partida politez gozatu ahal izan zuten bertaratutakoek. Festa egun paregabea izan zen, ezbairik gabe.

 

 

 

Ondoren zehazten dugu jaialdia:

 

Uztailak 1, larunbata, 16:30, Donostia-Atano III.a: AZPEITIA 3 / OIARTZUN 0
 

1. Kadeteak:
AZPEITIA 22 (Aimar Egiguren-Unai Alberdi) / OIARTZUN 17 (Xabier Aburuza-Unai Aburuza)

2. Jubenilak:
AZPEITA 22 (Jon Alberdi-Julen Egiguren) / OIARTZUN 7 (Oroitz Sein-Ekain Etxeberria)

3. Nagusiak:
AZPEITIA 22 (Markel Etxaniz-Dani Murgiondo) / OIARTZUN 5 (Zigor Salaberria-Iñigo Ugalde)

 
 
 
 
 

Azpeitiak 6. txapela gehitu dio, hala, bere palmaresari; azkeneko hirurak azken hiru edizioak jarraian irabazita lortu ditu, gainera: txapeldun izan zen 2004an (Hernaniren aurka), 2008an (Donostiari irabazita), 2010ean (Hernaniri), 2015ean (Tolosa mendean hartuta), 2016an (Astigarragaren kontra), eta azkena aurten (Oiartzunen aurka). Eta beste 3tan izan da txapeldunorde: 1995 eta 1996an (bietan Azkoitiak irabazi zuen) eta 2007an (Arrasaterentzat txapela). 

Oiartzunek, bere aldetik, ezin izan du bere bigarren txapela jantzi: 2013an irabazi zuen finala (Tolosaren aurka). Bi aldiz izan da txapeldunorde: 2014an (Donostiak irabazi zuen orduan) eta aurten (Azpeitiarentzat txapela).

 

 

 

Azpeitiak 40 aldiz hartu du parte Herriarteko Eskuzko Txapelketan (50. edizioa izan da aurtengoa), eta 9 final jokatu dituOiartzunek 34 bider, eta 3 finaletara iritsi da.

 

 

 

Azkoitiak ditu txapel gehien eskuzko Herriartekoan, 16. Aurtengoa irabazita, Azpeitia jarri da bigarren palmaresean, Donostiarekin batera, 6 txapelekin. Hernani da hirugarren, 5ekin

 

 

 

Edizio honetan, 21 herri lehiatu dira:

  1. Aduna
  2. Altzo
  3. Andoain
  4. Arrasate
  5. Asteasu
  6. Astigarraga
  7. Ataun
  8. Azkoitia
  9. Azpeitia
  10. Bidania-Goiatz
  11. Donostia
  12. Errenteria
  13. Hernani
  14. Lazkao
  15. Oiartzun
  16. Oñati
  17. Orio
  18. Tolosa
  19. Zestoa
  20. Zizurkil
  21. Zumaia
     

 

 

Txapelketaren informazio guztia duzue eskura honako estekan klikatuta: http://www.gipuzkoapilota.eus/pub/modalidadescompeticion.asp?idioma=eu&idCategoria=23. Eta hemen duzue eskuko finaleko irudi bilduma: http://bit.ly/2uJaRlS

 

 

 










Ir arriba