Azpeitia, Ataun, Oiartzun eta Zizurkil, Herriarteko eskuko finalean izateko lehian

2017/06/21 | Lehiaketa

Ostiral honetan jokatuko dituzte finalerdien itzuliko jaialdiak: Azpeitia eta Ataun Ataunen lehiatuko dira,eta Oiartzun eta Zizurkil Zizurkilen; azpeitiarrek eta zizurkildarrek 2-1eko emaitza dute alde joaneko jaialdietatik

Palako zein zestako lehia bukatuta, eskukoa besterik ez da jokoan 2017ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan. Baina honi ere azken txanpa besterik ez zaio gelditzen. Ostiral honetan, hain zuzen ere, finalerdien itzuliko jaialdiak jokatuko dituzte Azpeitiak eta Ataunek alde batetik eta Oiartzunek eta Zizurkilek bestetik. Bai azpeitiarrek bai zizurkildarrek 2-1eko aldeko emaitza dute joaneko jaialdietatik.

 

 

Hona hemen finalerdien kartelera:

 

2017/06/23  18:30 1 ZIZURKIL - Intxaur  ZIZURKIL-K OIARTZUN-K
2017/06/23  18:30 2 ZIZURKIL - Intxaur  ZIZURKIL-J OIARTZUN-J
2017/06/23  18:30 3 ZIZURKIL - Intxaur  ZIZURKIL-N OIARTZUN-N
 
2017/06/23  19:00 1 ATAUN - Auzoeta  ATAUN-K AZPEITIA-K
2017/06/23  19:00 2 ATAUN - Auzoeta  ATAUN-J AZPEITIA-J
2017/06/23  19:00 3 ATAUN - Auzoeta  ATAUN-N AZPEITIA-N

 

 

Edizio honetan, 21 herrik eman zuten izena eskuko lehian:
 

  1. Aduna
  2. Altzo
  3. Andoain
  4. Arrasate
  5. Asteasu
  6. Astigarraga
  7. Ataun
  8. Azkoitia
  9. Azpeitia
  10. Bidania-Goiatz
  11. Donostia
  12. Errenteria
  13. Hernani
  14. Lazkao
  15. Oiartzun
  16. Oñati
  17. Orio
  18. Tolosa
  19. Zestoa
  20. Zizurkil
  21. Zumaia
     

Orio eta Zumaia izan dira aurtengo parte-hartzaile berriak; eta baja, berriz, Aia, Bergara, Lasarte-Oria, Lezo, Usurbil eta Zumarraga

 

 

50. edizioa da aurtengoa. Urte hauetan guztietan Azkoitiak jantzi ditu txapel gehien eskuko txapelketan, 16, hain zuzen ere (beste 6 aldiz izan da txapeldunorde); Donostia da bigarren palmaresean, 6 txapelekin (4 bider azpitxapeldun); eta Hernani eta Azpeitia hirugarren, 5ekin (Hernani 6 ediziotan izan da txapeldunorde, eta Azpeitia 3tan). Iazko edizioa Azpeitiak irabazi zuen, eta Astigarraga izan zen txapeldunorde.

 

 

Aurtengo finala uztailaren 1ean, larunbata, izango da, 16:30ean, Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Txartelak jokoan, beraz, asteburu honetan.

 

 

Txapelketaren informazio guztia, honako estekan klikatuta: http://www.gipuzkoapilota.eus/pub/modalidadescompeticion.asp?idioma=eu&idCategoria=23

 

 

 










Ir arriba