Mutrikuk irabazi du Herriarteko Zesta-punta Txapelketa, bosgarren aldiz jarraian

2017/06/20 | Lehiaketa

3-0 hartu zuen mendean Zumaia; bi herriek 7 final jokatu dituzte dagoeneko elkarren aurka, azken zazpi edizioetakoak; lehendabiziko biak Zumaiak irabazi zituen, eta gainontzeko bostak Mutrikuk

Mutrikuk irabazi du 2017ko Gipuzkoako Herriarteko Zesta-punta Txapelketa. Azken lau edizioetako irabazleek 3-0 hartu zuten mendean Zumaia, Donostiako Carmelo Balda pilotalekuan jokatutako finalean (2017-06-17). Ondoren zehazten dugu jaialdia:

 

 

 

Ekainak 17, larunbata, 11:00, Donostia-Carmelo Balda: MUTRIKU 3 / ZUMAIA 0

 

1. Kadeteak:
MUTRIKU (Arrillaga-Mendizabal) 30 / ZUMAIA (Aizpurua-Lopez) 16

2. Jubenilak:
MUTRIKU (Mendizabal-Manzisidor) 35  / ZUMAIA (Agirre-Manzisidor) 13

3. Nagusiak:
MUTRIKU (Manzisidor-Andonegi) 35 / ZUMAIA (Manterola-Segurola) 31

 

 

 

Mutrikuk bere bosgarren txapela lortu du, hala. Gainera, azken bost edizioak irabazi ditu (2013, 2014, 2015, 2016 eta 2017); eta aurreko bi edizioetan (2011 eta 2012) txapeldunorde izan zen. Final horietan guztietan Zumaia izan du aurkari.

 
Zumaia hamar aldiz izan da txapeldunorde, aurtengo edizioa barne: 2004an, 2005ean, 2008an, 2009an, 2010ean, 2013an, 2014an, 2015ean, 2016an eta 2017an. Hala ere, txapel gehien dituen herria da, 8, hain zuzen ere: 1999, 2000, 2001, 2002, 2003, 2007, 2011 eta 2012 urteetan irabazi zituen finalak. 
 

 

 

Esan bezala, bi herriek 7 aldiz jokatu dute finala elkarren aurka, azkeneko zazpi edizioetan, hain justu. 5 bider irabazi du Mutrikuk (2013, 2014, 2015, 2016 eta 2017) eta 2tan Zumaiak (2011, 2012). 

 

 

 
Zumaiak Herriarteko Zesta-punta Txapelketaren edizio guztietan hartu du parte, hau da, 20 aldiz, eta 18 final jokatu ditu. Mutriku, berriz, 8 aldiz lehiatu da, eta 7 finaletara iritsi da.
 
 
 
 
 
Aurten, 3 herrik hartu dute parte zesta-puntako txapelketan: Donostia, Mutriku, eta Zumaia. 

 

 

 

Txapelketak utzitako datu guztiak lotura honetan kontsulta daitezke: http://www.gipuzkoapilota.eus/pub/ModalidadComp.asp?idioma=eu&idCompeticion=747.

 

 

 










Ir arriba