Mutriku eta Zumaia aurrez aurre, larunbatean, Herriarteko Zesta-punta Txapelketaren finalean

2017/06/14 | Lehiaketa

Jaialdia 11:00etan izango da, Donostiako Carmelo Balda pilotalekuan; azken sei urteotan ere beraiek jokatu dute finala; eskuko lehian, bestalde, finalerdien joanekoak izango dira ikusgai

Mutrikuk eta Zumaiak jokatuko dute 2017ko Herriarteko Zesta-punta Txapelketaren finala, larunbatean, 11:00etan, Donostiako Carmelo Balda pilotalekuan. Izan ere, ligaxka amaituta, Mutriku sailkatu da lehendabiziko postuan, Zumaia izan da bigarren eta Donostia hirugarren. 

 

 

 

Ondoren zehazten dugu jaialdia:

 

Ekainak 17, larunbata, 11:00, Donostia-Carmelo Balda

MUTRIKU / ZUMAIA, zesta-puntaz, kadeteen, jubenilen eta nagusien mailetan

 

 

Zumaiak Herriarteko Zesta-punta Txapelketaren edizio guztietan hartu dute parte, hau da, 20 aldiz, eta 17 final jokatu ditu (aurtengoarekin, 18.a). Mutriku, berriz, 8 aldiz lehiatu da, eta 7 finaletara (aurtengoarekin) iritsi da.

 

 

Zumaia 8 aldiz izan da txapeldun; hain zuzen ere, txapel gehien dituen herria da: 1999, 2000, 2001, 2002, 2003, 2007, 2011 eta 2012 urteetan irabazi zituen finalak. Eta beste 9 bider izan da txapeldunorde: 2004an, 2005ean, 2008an, 2009an, 2010ean, 2013an, 2014an, 2015ean eta azkena iazko edizioan. Mutrikuk, berriz, 4 txapel ditu palmaresean, azkeneko lau urteetakoak: 2013, 2014, 2015 eta 2016. Eta beste 2 aldiz izan da txapeldunorde: 2011n eta 2012an.

 

 

Bi herriek, gainera, 6 aldiz jokatu dute finala elkarren aurka, azkeneko sei edizioetan, hain justu. 2011n eta 2012an Zumaiak irabazi zueneta 2013tik iaz bitarteko edizioetan Mutrikuk. Ikusteko dago, beraz, Mutrikuk azken urteotako boladari eusten dion, edo Zumaiak txapelketa honetan erakutsi izan duen nagusitasuna berreskuratzen duen.

 

 

 

 

Bestetik, eskuko lehian finalerdietako joanekoak jokatuko dituzte. Hona hemen asteburua osatuko duten 3 jaialdien kartelera (zestako finala barne):

 

2017/06/16  22:00 1 AZPEITIA - Frontoi Txiki  AZPEITIA-K ATAUN-K Eskua  
2017/06/16  22:00 2 AZPEITIA - Frontoi Txiki  AZPEITIA-J ATAUN-J Eskua  
2017/06/16  22:00 3 AZPEITIA - Frontoi Txiki  AZPEITIA-N ATAUN-N Eskua  
   
2017/06/17  11:00 1 DONOSTIA - Carmelo Balda  MUTRIKU-K ZUMAIA-K Zesta punta FINALA
2017/06/17  11:00 2 DONOSTIA - Carmelo Balda  MUTRIKU-J ZUMAIA-J Zesta punta
2017/06/17  11:00 3 DONOSTIA - Carmelo Balda  MUTRIKU-N ZUMAIA-N Zesta punta
   
2017/06/17  17:00 1 OIARTZUN - Madalensoro  OIARTZUN-K ZIZURKIL-K Eskua  
2017/06/17  17:00 2 OIARTZUN - Madalensoro  OIARTZUN-J ZIZURKIL-J Eskua  
2017/06/17  17:00 3 OIARTZUN - Madalensoro  OIARTZUN-N ZIZURKIL-N Eskua  

 

 

 

Edizio honetan, 21 herrik eman dute izena eskuko lehian, 8 palakoan eta 3 zesta-puntakoan:


ESKUA

  1. Aduna
  2. Altzo
  3. Andoain
  4. Arrasate
  5. Asteasu
  6. Astigarraga
  7. Ataun
  8. Azkoitia
  9. Azpeitia
  10. Bidania-Goiatz
  11. Donostia
  12. Errenteria
  13. Hernani
  14. Lazkao
  15. Oiartzun
  16. Oñati
  17. Orio
  18. Tolosa
  19. Zestoa
  20. Zizurkil
  21. Zumaia
     

PALA

  1. Andoain
  2. Deba
  3. Donostia
  4. Errenteria
  5. Lazkao
  6. Oiartzun
  7. Olaberria
  8. Ordizia
     

ZESTA-PUNTA

  1. Donostia
  2. Mutriku
  3. Zumaia


 

Eskuz, Orio eta Zumaia dira aurtengo parte-hartzaile berriakbaja, berriz, Aia, Bergara, Lasarte-Oria, Lezo, Usurbil eta ZumarragaPalaz eta zesta-puntaz, bestalde, iazko herri berek jokatu dute aurten ere. 

 

 

50. edizioa izango da aurtengoa eskuz27.a palaz eta 20.a zesta-puntaz.

Urte hauetan guztietan Azkoitiak jantzi ditu txapel gehien eskuko txapelketan, 16, hain zuzen ere (beste 6 aldiz izan da txapeldunorde); Donostia da bigarren palmaresean, 6 txapelekin (4 bider azpitxapeldun); eta Hernani eta Azpeitia hirugarren, 5ekin (Hernani 6 ediziotan izan da txapeldunorde, eta Azpeitia 3tan). Iazko edizioa Azpeitiak irabazi zuen, eta Astigarraga izan zen txapeldunorde.

Palaz, Donostiak ditu txapel gehien, 7 (6 aldiz izan da txapeldunorde); Andoain da orain bigarren postuan, aurten irabazteari esker, 6 txapelekin (5 ediziotan izan da txapeldunorde); Errenteria eta Olaberria datoz atzetik, 5na txapelekin (2 bider izan dira biak azpitxapeldun). Iazko emaitza bera errepikatu da aurten ere: Andoainek irabazi du, eta Deba izan da txapeldunorde.

Zesta-puntaz, azkenik, Zumaia da jaun eta jabe, 8 txapelekin (9 aldiz txapeldunorde); Tolosa eta Mutriku ditu atzetik, 4rekin (6 ediziotan izan da azpitxapeldun Tolosa, eta 2tan Mutriku); Donostia da hirugarren postuan 3 txapelekin (behin txapeldunorde). Iazko edizioa Mutrikuk irabazi zuen, eta Zumaia sailkatu zen bigarren.

 

 

Gure webgunearen Kartelera atalean eta esteka honetan aurki daiteke txapelketaren inguruko informazio guztia, eta astez asteko jarraipena egin: http://www.gipuzkoapilota.eus/pub/modalidadescompeticion.asp?idioma=eu&idCategoria=23

 

 

 










Ir arriba