Jokoan da Gipuzkoako Eskuko Pasaka Txapelketa

2017/06/13 | Lehiaketa

Finalak abuztuaren 3an izango dira ikusgai, Oiartzungo Kontzejupean

Aurreko bi edizioetako harrera ona ikusirik, aurten ere Gipuzkoako Eskuko Pasaka Txapelketa antolatu dute Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak eta Oiartzungo Txost klubak. Asteburuan ekingo diote lehiari (2017-06-18), eta abuztuaren 3ra bitarte jokatuko dute. Nagusien mailako pilotariak lehiatuko dira, eskuz binaka.

 

 

Ondorengo pilotariek hartuko dute parte, bi multzotan banatuta:


A multzoa

  1. Urbieta-Esnal
  2. Arzelus-Chiapuso
  3. Mitxelena-Azpiroz
  4. Urteaga-Garmendia
     

B multzoa

  1. Nazabal-Zabala
  2. Leonet-Etxeberria
  3. Lasa-Gallurralde
  4. Esnaola-Alvarez

 

 

Ligaxka amaituta, uztailaren 26an jokatuko dituzte finalerdiak. Eta abuztuaren 3an (San Esteban, Oiartzungo festak) izango dira ikusgai finalak, Oiartzungo Kontzejupean, 13:00etan.

 

 

Informazio gehiago, esteka honetan: http://www.gipuzkoapilota.eus/pub/ModalidadComp.asp?idioma=eu&idCompeticion=750

 

 

 










Ir arriba