Emakumea Pilotari Eguna, festa bikaina, beste behin ere

2017/06/07 | Ikastaroak

8 herritako 50 bat emakume bildu dira ospakizunetara, Irurako frontoian; Hernanik irabazi du Txapelketa Herrikoia

Azken 10 urteotan bezala, aurtengoan ere Emakumea Pilotari Egunarekin eman diogu amaiera emakumeen aisialdiko paleta taldeen ikasturteari. Joan den larunbatean (2017-06-03), Irurako pilotalekuan 8 herritako 50 bat emakume pilotari bildu ziren Emakumea Pilotari Eguneko festara.

 

Goiza Emakumezkoen X Gipuzkoako Txapelketa Herrikoiko lehen fasearekin hasi zen. Hernani, Oiartzun, Mutriku, Deba, Azkoitia, Tolosa, Donostia eta Zizurkil herrietako bikoteek parte hartu zuten.

 

Bigarren faseari ekin aurretik, bertaratutako guztiekin saio bateratu bat egin zen, hainbat joko eta txokotan banatuta. Saioa amaitu eta hamaiketako gozo batekin indarberritu ondoren, heldu zitzaion berriz ere txapelketari.

 

Lehen finalerdiko protagonistak debarrak eta hernaniarrak izan ziren, eta Hernanikoek lortu zuten finalerako lehen txartela. Beste finalerdian mutrikuarrak eta azkoitiarrak aritu ziren nor baino nor, eta azken hauek irabazi zuten. Finalean Azkoitikoek aurreko partidan egindako ahalegina nabaritu zuten, eta 12-8ko emaitzarekin partida irabazita, Hernanikoek jantzi zuten txapela.

 

Parte-hartzaile guztiek erakutsitako joko maila azpimarratzeko modukoa izan da, azken urteotan asko igo da aisialdiko pilotarien joko maila.

 

Egunari bazkari eder batekin eman zioten amaiera.

 

Egunak utzitako irudi ugari dituzue ikusgai gure argazki galerian, esteka honetan: http://www.gipuzkoapilota.eus/pub/galeria.asp?idioma=eu&IdCarpeta2=1105

 

Zorionak denei eta hurrengo ikasturtera arte!

 

 

 










Ir arriba