Ostiralean jokatuko dira, Zumaian, Gipuzkoako Zesta-punta Txapelketako banakako finalak

2017/06/07 | Lehiaketa

Kadeteen, jubenilen eta nagusien lehiak izango dira ikusgai; 19:15ean hasiko da jaialdia, Aitzuri pilotalekuan

Binaka aritu eta gero, banaka lehiatu dira orain puntista gipuzkoarrak Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Eta ostiral honetan (2017-06-09), hain zuzen ere, jokatuko dituzte finalak, Zumaiako Aitzuri pilotalekuan. 19:15ean hasiko da jaialdia:

 

 

 

Ekainak 9, ostirala, 19:15, Zumaia-Aitzuri
 

1. Zesta-punta banaka, kadeteak: ARRILLAGA (Danok Bat) / HERNANDEZ (Donostia Jai Alai)

2. Zesta-punta banaka, jubenilak: AGIRRE, E. (Zumaia) / MENDIZABAL, E. (Danok Bat)

3. Zesta-punta banaka, nagusiak: AGIRRE, C. (Zumaia) / ALBERRO, A. (Donostia Jai Alai)

 

 

 

Esteka honetan kontsulta daiteke txapelketaren inguruko informazio guztia: http://www.gipuzkoapilota.eus/pub/modalidadComp.asp?idioma=eu&idCompeticion=674

 

 

 










Ir arriba