Trinketeko Emakumea Pilotari Txapelketako finalak, larunbatean, Donostian

2017/06/06 | Lehiaketa

16:00etan hasiko da jaialdia, Gaska trinketan; Otaegi-Galdos eta Tejedor-Erasun izango dira aurrez aurre lehenik, paleta argentinarreko nagusien 2. mailako finalean, eta Larralde-Aburuza eta Goikoetxea-Arrieta bikoteak ondoren, 1. mailako lehian

Trinketeko Emakumea Pilotari Txapelketako finalak jokatuko dituzte, larunbatean (2017-06-10), Donostiako Gaska trinketan. 16:00etan hasita, paleta argentinarreko neska nagusien 2. mailako finala izango da ikusgai lehenik, eta ondoren 1. mailakoena:

 

 

 

Ekainak 10, larunbata, 16:00, Donostia-Gaska
 

1. Paleta argentinarra neska nagusiak, 2. maila: OTAEGI-GALDOS / TEJEDOR-ERASUN

2. Paleta argentinarra neska nagusiak, 1. maila: LARRALDE-ABURUZA / GOIKOETXEA-ARRIETA

 

 

 

Joan den asteburuan jokatutako finalerdietan, Tejedor-Erasun bikoteak San Sebastian-Arrrillaga bikoaren aurka 30-7 irabazita lortu zuen finalerako txartela 2. mailan.  Eta 1. mailako finalerdian, Goikoetxea-Arrietak Huizi-Araiztegi hartu zituzten mendean, 30-25.

 

 

 

8 bikote lehiatu dira aurtengo txapelketan. 4 nagusien 1. mailan: Goikoetxea-Arrieta, Huizi-Araiztegi, Larralde-Aburuza eta Perez-Bercetche. Eta beste 4 2. mailan: Garcia-Maiza, Otaegi-Galdos, Tejedor-Erasun eta San Sebastian-Arrillaga.

 

 

 

Esteka honetan kontsulta daiteke txapelketaren informazio guztia: http://www.gipuzkoapilota.eus/pub/modalidadescompeticion.asp?idioma=eu&idCategoria=31

 

 

 










Ir arriba