Martxan da Emakumeen Gomazko Paletako Kutxa Saria

2011/02/03 | Lehiaketa

Martxan da 2010-11ko Ezker Hormako Emakumeen Gomazko Paletako Kutxa Saria. Urtarrilaren 26an egin zuten txapelketaren aurkezpen ofiziala pilotari parte-hartzaileek eta erakundeek, Donostiako Kirol Etxean. Eta, joan den asteko Zumarragako jaialdiaren ondoren, asteburu honetan bigarren jardunaldia jokatuko da, Hernanin. Hona hemen jaialdia:

*Otsailak 6, igandea, 11:00, Hernani

1. MUNETA-GRACIET / MANCISIDOR-SERRE
2. ETCHELECU-MONTES / ESPINAR-RUIZ DE LARRAMENDI 

 

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) antolatzen duen lehiaketa honek Euskal Herriko pilotaririk onenak biltzen ditu eta, aldi berean, baita mundu mailakoak ere. Izan ere, inoiz trinketeko munduko txapeldun edota Munduko Kopako txapeldun izan dira, besteak beste, txapelketa honetan ari diren Maite Ruiz de Larramendi, Maika Elguezabal, Amaia Etchelecu, Nagore Arozena eta Maider Mendizabal. 

 

Antolaketa Batzordeak, hain zuzen ere, 12 pilotari hautatu ditu, 6 bikote osatuz. Bikote hauek bi multzotan banatu dituzte, hiruna bakoitzean. Zehazki, hauexek dira parte-hartzaileak:


Aurrelariak

  • Goiatz Manzisidor (Gipuzkoa)
  • Patricia Espinar ((Bizkaia)
  • Susana Muneta (Nafarroa)
  • Maika Elguezabal (Lapurdi)
  • Amaia Etchelecu (Lapurdi)
  • Aurore Caset (Nafarroa Beherea)
  • Ordezkoak: Iera Agirre (Nafarroa) eta Yanira Aristorena (Nafarroa)


Atzelariak

  • Nagore Arozena (Gipuzkoa)
  • Maider Mendizabal (Gipuzkoa)
  • Ainhoa Montes (Gipuzkoa)
  • Maite Ruiz de Larramendi (Nafarroa)
  • Amaya Serre (Nafarroa Beherea)
  • Severine Graciet (Landak)
  • Ordezkoak: Mirentxu Okariz (Nafarroa) eta Maddi Mendizabal (Gipuzkoa)

 

Multzo bakoitzean joaneko ligaxka jokatuko dute pilotariek, denek denen aurka, urtarrilaren 30etik otsailaren 13a bitartean. Lehenengo eta bigarren postuetan sailkatutako bikoteek, elkarren aurka gurutzatuta, finalerdiak jokatuko dituzte norgehiagoka batera, otsailaren 20an. Otsailaren 26an, azkenik, finalerdietako irabazleek finala jokatuko dute eta galtzaileek, berriz, 3. eta 4. posturako lehia; Tolosako Beotibarren izango da jaialdia. 

 

Txapelketaren jarraipena egin ahal izango duzue www.blogak.com/emakumeapilotari atarian edo webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan.

 

 

 










Ir arriba