Andoain, Ordizia, Olaberria eta Deba, Herriarteko Pala Txapelketaren finalerako lehian

2017/05/24 | Lehiaketa

Ostegunean neurtuko dituzte indarrak Debak eta Olaberriak, Deban, eta ostiralean Ordiziak eta Andoainek, Ordizian; eskuko lehian, final-laurdenetarako txartelak daude jokoan; eta zesta-puntan ligaxkako 4. jardunaldia jokatuko dute

Ate joka da Herriarteko Pala Txapelketaren finala. Hain zuzen ere, hitzordu horretan egon ahal izateko lehiatuko dira, asteburu honetan, Andoain, Ordizia, Olaberria eta Deba. Ostegun iluntzean (2017-05-25) jokatuko dute Debak eta Olaberriak finalerdien itzulikoa; joanekoan 1na berdindu zuten, eta 3 tantoko aldea du Debak. Eta Ordiziak eta Andoainek ostiral iluntzean neurtuko dituzte indarrak (2017-05-26); joanekoan 2-0 irabazi zuen Andoainek.

 

Eskuko txapelketan, bestalde, final-laurdenetarako txartelak daude jokoan asteburuan.

 

Zesta-puntan, azkenik, ligaxkako 4. jardunaldia izango da ikusgai.

 

 

 

 

Hauxe da jardunaldi honetako kartelera

 

2017/05/25  19:30 1 DEBA - Aldats DEBA-LP OLABERRIA-LP Pala
2017/05/25  19:30 2 DEBA - Aldats DEBA-PM OLABERRIA-PM Pala
 
2017/05/26  19:00 1 ZIZURKIL - Intxaur ZIZURKIL-K ALTZO-K Eskua
2017/05/26  19:00 2 ZIZURKIL - Intxaur ZIZURKIL-J ALTZO-J Eskua
2017/05/26  19:00 3 ZIZURKIL - Intxaur ZIZURKIL-N ALTZO-N Eskua
 
2017/05/26  19:30 1 HERNANI - Udalekoa  HERNANI-K DONOSTIA-K Eskua
2017/05/26  19:30 2 HERNANI - Udalekoa  HERNANI-J DONOSTIA-J Eskua
2017/05/26  19:30 3 HERNANI - Udalekoa  HERNANI-N DONOSTIA-N Eskua
 
2017/05/26  19:30 1 ASTIGARRAGA - Udalekoa  ASTIGARRAGA-K ZUMAIA-K Eskua
2017/05/26  19:30 2 ASTIGARRAGA - Udalekoa  ASTIGARRAGA-J ZUMAIA-J Eskua
2017/05/26  19:30 3 ASTIGARRAGA - Udalekoa  ASTIGARRAGA-N ZUMAIA-N Eskua
 
2017/05/26  19:30 1 OIARTZUN - Madalensoro  OIARTZUN-K ADUNA-K Eskua
2017/05/26  19:30 2 OIARTZUN - Madalensoro  OIARTZUN-J ADUNA-J Eskua
2017/05/26  19:30 3 OIARTZUN - Madalensoro  OIARTZUN-N ADUNA-N Eskua
 
2017/05/26  20:10 1 ORDIZIA - Beti Alai  ORDIZIA-LP ANDOAIN-LP Pala
2017/05/26  20:10 2 ORDIZIA - Beti Alai  ORDIZIA-PM ANDOAIN-PM Pala
 
2017/05/26  22:00 1 AZKOITIA - Gurea  AZKOITIA-K ASTEASU-K Eskua
2017/05/26  22:00 2 AZKOITIA - Gurea  AZKOITIA-J ASTEASU-J Eskua
2017/05/26  22:00 3 AZKOITIA - Gurea  AZKOITIA-N ASTEASU-N Eskua
 
2017/05/26  22:00 1 OсTI - Zubikoa  OсTI-K ZESTOA-K Eskua
2017/05/26  22:00 2 OсTI - Zubikoa  OсTI-J ZESTOA-J Eskua
2017/05/26  22:00 3 OсTI - Zubikoa  OсTI-N ZESTOA-N Eskua
 
2017/05/28  10:30 1 TOLOSA - Beotibar  AZPEITIA-K TOLOSA-K Eskua
2017/05/28  10:30 2 TOLOSA - Beotibar  AZPEITIA-J TOLOSA-J Eskua
2017/05/28  10:30 3 TOLOSA - Beotibar  AZPEITIA-N TOLOSA-N Eskua
 
2017/05/28  15:30 1 LAZKAO - Joxe Miel Barandiaran  LAZKAO-K ATAUN-K Eskua
2017/05/28  15:30 2 LAZKAO - Joxe Miel Barandiaran  LAZKAO-J ATAUN-J Eskua
2017/05/28  15:30 3 LAZKAO - Joxe Miel Barandiaran  LAZKAO-N ATAUN-N Eskua
 
2017/05/28  17:00 1 MUTRIKU - Miruaitz  MUTRIKU-K ZUMAIA-K Zesta punta
2017/05/28  17:00 2 MUTRIKU - Miruaitz  MUTRIKU-J ZUMAIA-J Zesta punta
2017/05/28  17:00 3 MUTRIKU - Miruaitz  MUTRIKU-N ZUMAIA-N Zesta punta

 

 

 

 

Edizio honetan, 21 herrik eman dute izena eskuko lehian, 8 palakoan eta 3 zesta-puntakoan:

 

ESKUA

  1. Aduna
  2. Altzo
  3. Andoain
  4. Arrasate
  5. Asteasu
  6. Astigarraga
  7. Ataun
  8. Azkoitia
  9. Azpeitia
  10. Bidania-Goiatz
  11. Donostia
  12. Errenteria
  13. Hernani
  14. Lazkao
  15. Oiartzun
  16. Oñati
  17. Orio
  18. Tolosa
  19. Zestoa
  20. Zizurkil
  21. Zumaia
     

PALA

  1. Andoain
  2. Deba
  3. Donostia
  4. Errenteria
  5. Lazkao
  6. Oiartzun
  7. Olaberria
  8. Ordizia
     

ZESTA-PUNTA

  1. Donostia
  2. Mutriku
  3. Zumaia

 

 

Eskuz, Orio eta Zumaia dira aurtengo parte-hartzaile berriakbaja izango dira, berriz, Aia, Bergara, Lasarte-Oria, Lezo, Usurbil eta ZumarragaPalaz eta zesta-puntaz, bestalde, iazko herri berek jokatuko dute aurten ere.

 

 

 

Finalei dagokienezpalakoa izango da goiztiarrena, ekainaren 4ko jardunaldianekainaren 18ko asteburuan jokatuko dute zesta-puntakoa; eta eskukoaaurten estreinakoz, eta herrien proposamenei erantzunez, larunbat arratsaldean izango da, uztailaren 1ean

 

 


50. edizioa izango da aurtengoa eskuz27.a palaz eta 20.a zesta-puntaz.

Urte hauetan guztietan Azkoitiak jantzi ditu txapel gehien eskuko txapelketan, 16, hain zuzen ere (beste 6 aldiz izan da txapeldunorde); Donostia da bigarren palmaresean, 6 txapelekin (4 bider azpitxapeldun); eta Hernani eta Azpeitia hirugarren, 5ekin (Hernani 6 ediziotan izan da txapeldunorde, eta Azpeitia 3tan). Iazko edizioa Azpeitiak irabazi zuen, eta Astigarraga izan zen txapeldunorde.

Palaz, Donostiak ditu txapel gehien, 7 (6 aldiz izan da txapeldunorde); Errenteria, Olaberria eta Andoain dira bigarren postuan, 5na txapelekin (Errenteria eta Olaberria 2 bider izan dira azpitxapeldun, eta Andoain 5 ediziotan). Andoainek irabazi zuen iaz, eta Deba izan zen txapeldunorde.

Zesta-puntaz, azkenik, Zumaia da jaun eta jabe, 8 txapelekin (9 aldiz txapeldunorde); Tolosa eta Mutriku ditu atzetik, 4rekin (6 ediziotan izan da azpitxapeldun Tolosa, eta 2tan Mutriku); Donostia da hirugarren postuan 3 txapelekin (behin txapeldunorde). Iazko edizioa Mutrikuk irabazi zuen, eta Zumaia sailkatu zen bigarren.

 

 

 

Gure webgunearen Kartelera atalean eta esteka honetan aurki daiteke txapelketaren inguruko informazio guztia, eta astez asteko jarraipena egin: http://www.gipuzkoapilota.eus/pub/modalidadescompeticion.asp?idioma=eu&idCategoria=23

 

 

 










Ir arriba