Finalerdietan sartuko da asteburuan Herriarteko Pala Txapelketa

2017/05/17 | Lehiaketa

Andoain vs Ordizia eta Olaberria vs Deba dira finalerdiak; eskuz, final-zortzirenen joanekoak jokatuko dituzte; eta zestaz, ligaxkako hirugarren jardunaldia

Gipuzkoako Herriarteko Pala Txapelketa finalerdietan sartuko da asteburu honetan (2017-05-21). Andoain, Ordizia, Olaberria eta Deba sailkatu dira finalerdietarako, eta joanekoan Andoainek Ordizia hartuko du etxean eta Olaberriak Deba. Eskuko lehian, bestetik, final-zortzirenen joanekoak jokatuko dituzte. Eta zesta-puntakoan, azkenik, ligaxkako 3. jardunaldia izango da ikusgai.

 

 

 

 

Hauxe da hirugarren jardunaldiaren kartelera

 

2017/05/19  19:30 1 ZUMAIA - Aitzuri  ZUMAIA-K ASTIGARRAGA-K Eskua
2017/05/19  19:30 2 ZUMAIA - Aitzuri  ZUMAIA-J ASTIGARRAGA-J Eskua
2017/05/19  19:30 3 ZUMAIA - Aitzuri  ZUMAIA-N ASTIGARRAGA-N Eskua
 
2017/05/19  19:30 1 ADUNA - Udalekoa  ADUNA-K OIARTZUN-K Eskua
2017/05/19  19:30 2 ADUNA - Udalekoa  ADUNA-J OIARTZUN-J Eskua
2017/05/19  19:30 3 ADUNA - Udalekoa  ADUNA-N OIARTZUN-N Eskua
 
2017/05/19  20:00 1 ASTEASU - Usarrabi  ASTEASU-K AZKOITIA-K Eskua
2017/05/19  20:00 2 ASTEASU - Usarrabi  ASTEASU-J AZKOITIA-J Eskua
2017/05/19  20:00 3 ASTEASU - Usarrabi  ASTEASU-N AZKOITIA-N Eskua
 
2017/05/19  21:00 1 ATAUN - Auzoeta  ATAUN-K LAZKAO-K Eskua
2017/05/19  21:00 2 ATAUN - Auzoeta  ATAUN-J LAZKAO-J Eskua
2017/05/19  21:00 3 ATAUN - Auzoeta  ATAUN-N LAZKAO-N Eskua
 
2017/05/19  22:00 1 AZPEITIA - Frontoi Txiki  TOLOSA-K AZPEITIA-K Eskua
2017/05/19  22:00 2 AZPEITIA - Frontoi Txiki  TOLOSA-J AZPEITIA-J Eskua
2017/05/19  22:00 3 AZPEITIA - Frontoi Txiki  TOLOSA-N AZPEITIA-N Eskua
 
2017/05/19  22:00 1 ANDOAIN - Arrate  ANDOAIN-LP ORDIZIA-LP Pala
2017/05/19  22:00 2 ANDOAIN - Arrate  ANDOAIN-PM ORDIZIA-PM Pala
 
2017/05/20  11:30 1 ALTZO - Altzo Muino  ALTZO-K ZIZURKIL-K Eskua
2017/05/20  11:30 2 ALTZO - Altzo Muino  ALTZO-J ZIZURKIL-J Eskua
2017/05/20  11:30 3 ALTZO - Altzo Muino  ALTZO-N ZIZURKIL-N Eskua
 
2017/05/20  17:00 1 DONOSTIA - Atano III.a  DONOSTIA-K HERNANI-K Eskua
2017/05/20  17:00 2 DONOSTIA - Atano III.a  DONOSTIA-J HERNANI-J Eskua
2017/05/20  17:00 3 DONOSTIA - Atano III.a  DONOSTIA-N HERNANI-N Eskua
 
2017/05/20  18:30 1 MUTRIKU - Miruaitz  MUTRIKU-K DONOSTIA-K Zesta punta
2017/05/20  18:30 2 MUTRIKU - Miruaitz  MUTRIKU-J DONOSTIA-J Zesta punta
2017/05/20  18:30 3 MUTRIKU - Miruaitz  MUTRIKU-N DONOSTIA-N Zesta punta
 
2017/05/20  19:30 1 ZESTOA - Gurutzeaga  ZESTOA-K OсTI-K Eskua
2017/05/20  19:30 2 ZESTOA - Gurutzeaga  ZESTOA-J OсTI-J Eskua
2017/05/20  19:30 3 ZESTOA - Gurutzeaga  ZESTOA-N OсTI-N Eskua
 
2017/05/21  11:00 1 OLABERRIA - Udalekoa  OLABERRIA-LP DEBA-LP Pala
2017/05/21  11:00 2 OLABERRIA - Udalekoa  OLABERRIA-PM DEBA-PM Pala

 

 

 

Edizio honetan, 21 herrik eman dute izena eskuko lehian, 8 palakoan eta 3 zesta-puntakoan:

 

ESKUA

  1. Aduna
  2. Altzo
  3. Andoain
  4. Arrasate
  5. Asteasu
  6. Astigarraga
  7. Ataun
  8. Azkoitia
  9. Azpeitia
  10. Bidania-Goiatz
  11. Donostia
  12. Errenteria
  13. Hernani
  14. Lazkao
  15. Oiartzun
  16. Oñati
  17. Orio
  18. Tolosa
  19. Zestoa
  20. Zizurkil
  21. Zumaia
     

PALA

  1. Andoain
  2. Deba
  3. Donostia
  4. Errenteria
  5. Lazkao
  6. Oiartzun
  7. Olaberria
  8. Ordizia
     

ZESTA-PUNTA

  1. Donostia
  2. Mutriku
  3. Zumaia

 

 

Eskuz, Orio eta Zumaia dira aurtengo parte-hartzaile berriakbaja izango dira, berriz, Aia, Bergara, Lasarte-Oria, Lezo, Usurbil eta ZumarragaPalaz eta zesta-puntaz, bestalde, iazko herri berek jokatuko dute aurten ere.

 

 

 

Finalei dagokienezpalakoa izango da goiztiarrena, ekainaren 4ko jardunaldianekainaren 18ko asteburuan jokatuko dute zesta-puntakoa; eta eskukoaaurten estreinakoz, eta herrien proposamenei erantzunez, larunbat arratsaldean izango da, uztailaren 1eanAlbiste honi erantsitako dokumentuetan ikus daitezke jardunaldi eta kanporaketa zehatzak, zozketak erabakitakoaren arabera.

 

 


50. edizioa izango da aurtengoa eskuz27.a palaz eta 20.a zesta-puntaz.

Urte hauetan guztietan Azkoitiak jantzi ditu txapel gehien eskuko txapelketan, 16, hain zuzen ere (beste 6 aldiz izan da txapeldunorde); Donostia da bigarren palmaresean, 6 txapelekin (4 bider azpitxapeldun); eta Hernani eta Azpeitia hirugarren, 5ekin (Hernani 6 ediziotan izan da txapeldunorde, eta Azpeitia 3tan). Iazko edizioa Azpeitiak irabazi zuen, eta Astigarraga izan zen txapeldunorde.

Palaz, Donostiak ditu txapel gehien, 7 (6 aldiz izan da txapeldunorde); Errenteria, Olaberria eta Andoain dira bigarren postuan, 5na txapelekin (Errenteria eta Olaberria 2 bider izan dira azpitxapeldun, eta Andoain 5 ediziotan). Andoainek irabazi zuen iaz, eta Deba izan zen txapeldunorde.

Zesta-puntaz, azkenik, Zumaia da jaun eta jabe, 8 txapelekin (9 aldiz txapeldunorde); Tolosa eta Mutriku ditu atzetik, 4rekin (6 ediziotan izan da azpitxapeldun Tolosa, eta 2tan Mutriku); Donostia da hirugarren postuan 3 txapelekin (behin txapeldunorde). Iazko edizioa Mutrikuk irabazi zuen, eta Zumaia sailkatu zen bigarren.

 

 

 

Gure webgunearen Kartelera atalean eta esteka honetan aurki daiteke txapelketaren inguruko informazio guztia, eta astez asteko jarraipena egin: http://www.gipuzkoapilota.eus/pub/modalidadescompeticion.asp?idioma=eu&idCategoria=23

 

 

 










Ir arriba