Jokoan da Trinketeko Emakumea Pilotari Txapelketa

2017/05/11 | Lehiaketa

8 bikote ariko dira, 2 mailatan banatuta; finalak ekainaren 10ean jokatuko dituzte, Donostiako Gaska trinketan

Larunbatean (2017-05-13) hasiko da Trinketeko Emakumea Pilotari Txapelketa. 8 bikote lehiatuko dira, paleta argentinarreko espezialitatean: 4 nagusien 1. mailan eta beste 4 2. mailan. Hauexek dira pilotari parte-hartzaileak:

 

 

 

1. maila

GOIKOETXEA-ARRIETA
HUIZI-ARAISTEGI
LARRALDE-MAIZA
PEREZ-BERCETCHE

 

2. maila

GARCIA-MAIZA
OTAEGI-GALDOS
TEJEDOR-ERASUN
SAN SEBASTIAN-ARRILLAGA

 

 

 

Lehenik, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute bikoteek, maiatzaren 13an, 20an eta 27an. Partida guztiak larunbat arratsaldetan izango dira, Donostiako Gaska trinketan.

 

 

Bi mailetako finalerdiak ekainaren 3an izango dira, 16:00etan, Donostiako Gaska trinketan.

 

 

Eta finalak, leku eta ordu berean, ekainaren 10ean.

 

 

Esteka honetan aurki daitezke txapelketaren inguruko xehetasun guztiak: http://www.gipuzkoapilota.eus/pub/modalidadescompeticion.asp?idioma=eu&idCategoria=31. Eta bai bertan bai Kartelera atalean, astez asteko jarraipena egin.

 

 

 










Ir arriba