Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren aurkezpena, hilaren 26an, Donostiako Kirol Etxean

2017/04/12 | Lehiaketa

19:00etan hasiko da ekitaldia, eta kanporaketen zozketa egingo da; 21 herrik eman dute izena eskuko lehian, 8 palakoan eta 3 zesta-puntakoan; txapelketa maiatzaren 7ko asteburuan jarriko da martxan

Apirilaren 26an, asteazkena, aurkeztuko da 2017ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa, Donostiako Kirol Etxean (Anoeta pasealekua, 5). 19:00etan hasiko da ekitaldia. Kanporaketen zozketa ere egingo dute bertan.

 

Edizio honetan, 21 herrik eman dute izena eskuko lehian, 8 palakoan eta 3 zesta-puntakoan:


ESKUA

  1. Aduna
  2. Altzo
  3. Andoain
  4. Arrasate
  5. Asteasu
  6. Astigarraga
  7. Ataun
  8. Azkoitia
  9. Azpeitia
  10. Bidania-Goiatz
  11. Donostia
  12. Errenteria
  13. Hernani
  14. Lazkao
  15. Oiartzun
  16. Oñati
  17. Orio
  18. Tolosa
  19. Zestoa
  20. Zizurkil
  21. Zumaia
     

PALA

  1. Andoain
  2. Deba
  3. Donostia
  4. Errenteria
  5. Lazkao
  6. Oiartzun
  7. Olaberria
  8. Ordizia
     

ZESTA-PUNTA

  1. Donostia
  2. Mutriku
  3. Zumaia

 

 

Maiatzaren 7ko asteburuan ekingo diote txapelketari.

 

 

 










Ir arriba