GRAVNI Txapelketa, bukatzear

2017/04/11 | Lehiaketa

Apirilaren 23ko jardunaldian jokatuko dira finalerdiak, Bizkaian; eta apirilaren 30eko asteburuan izango dira ikusgai finalak, Araban

Azken txanpara iritsi da GRAVNI federazioen arteko txapelketa (Gipuzkoakoaz gain, Araba, Bizkai, Nafarroa, Iparralde eta Errioxakoek izaten dute ordezkaritza bertan). Apirilaren 23ko asteburuan, hain zuzen ere, finalerdiak jokatuko dituzte, Bizkaian. Eta apirilaren 30eko jardunaldian, azkenik, finalak izango dira ikusgai, Araban.

 

Gipuzkoako Selekzioa zenbait finalerditan lehiatuko da. Eta hainbat finaletarako zuzeneko txartela ere lortu du, erakutsitako maila onaren ordaina.

 

Gure webguneko atal honetan kontsulta daitezke bai finalerdien bai finalen kartelera zehatzak, eta baita txapelketaren orain arteko xehetasun guztiak ere:  http://www.gipuzkoapilota.eus/pub/selecciones.asp?idioma=eu. Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren webgunean ere aurkituko duzue informazioahttp://www.euskalpilota.com/

 

 

 










Ir arriba