Denboraldiko txapelketa ofizialen azken blokeari ekin diote pilotariek

2017/03/30 | Lehiaketa

Hainbat txapelketa hasiko dira jardunaldi honetan: Gipuzkoako Txapelketa eskuz banaka lau terdian, Gipuzkoako Txapelketa zesta-punta banaka, Errendimenduko Udaberri Saria eskuz binaka eta Eskuko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketa eskuz banaka

2016-17 denboraldiko azken txanpan sartu gara. Hain zuzen ere, asteburu honetan (2017-04-02) txapelketa ofizialen azken blokeari ekingo diote pilotariek: Gipuzkoako Txapelketa eskuz banaka lau t´erdian, Gipuzkoako Txapelketa zesta-punta banaka, Errendimenduko Udaberri Saria eskuz binaka eta Eskuko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketa eskuz banaka. Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa, bere aldetik, maiatzean hasiko da.

 

 

Berezkoen Txapelketako finalak maiatzean izango dira, eta gainontzekoenak ekainean.

 

 

Hona hemen txapelketa bakoitzaren xehetasunak

 

 

 

 










Ir arriba