Iparralderen aurka, GRAVNIren hirugarren jardunaldian

2017/03/21 | Lehiaketa

Asteburuan izango dira norgehiagokak; finalak, bai ezker hormakoak bai trinketekoak, apirilaren 30eko jardunaldirako aurreikusten dira

Hirugarren jardunaldia izango da datorren asteburukoa (2017-03-26) GRAVNI federazioen arteko txapelketan (Gipuzkoakoaz gain, Araba, Bizkai, Nafarroa, Iparralde eta Errioxakoek izaten dute ordezkaritza bertan). 

 

Gipuzkoako Selekzioak berriz ere etxetik kanpo jokatuko du, oraingo honetan Iparralderen aurka.

 

Gure webguneko atal honetan kontsulta daiteke asteburu honetarako kartelera zehatza, eta baita txapelketaren xehetasunak ere: http://www.gipuzkoapilota.eus/pub/selecciones.asp?idioma=eu. Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren webgunean ere aurkituko duzue informazioahttp://www.euskalpilota.com/

 

Ondorengo koadroan, txapelketaren egutegi osoa

 

JARDUNALDIA DATA ETXEKOA KANPOKOA
1 MARTXOAK 11 GIPUZKOA Nafarroa
Bizkaia Errioxa
Araba Iparralde
2 MARTXOAK 19 Bizkaia GIPUZKOA
Araba

Nafarroa

Errioxa Iparralde
3 MARTXOAK 26 Iparralde GIPUZKOA
Nafarroa Bizkaia
Errioxa Araba
4 APIRILAK 2 Bizkaia Iparralde
GIPUZKOA Araba
Nafarroa Errioxa
5 APIRILAK 9

Araba

Bizkaia
Errioxa GIPUZKOA
Iparralde Nafarroa
6 APIRILAK 23 FINALERDIAK
EZKER HORMA ETA TRINKETA
7 APIRILAK 30 FINALAK
EZKER HORMA ETA TRINKETA
 
 

 

 










Ir arriba