Oiartzuarren arteko lehia Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketako finalean

2020/03/11 | Lehiaketa

Igandean jokatuko dute finala Txost 2 eta Txost 3 taldeek, 11:00etan, Villabonako Behar Zana pilotalekuan

Oiartzuarren arteko lehia izango da (azken urteotako joera apurtuz, gainera) Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako joko garbiko finala. Txost klubeko bi talde izango dira nor baino nor gehiago, igande goizean, Villabonan:

 

 

 

Martxoak 15, igandea, 11:00, Villabona-Behar Zana


1. Joko garbi, nagusiak: TXOST 2 (Nazabal-Aizpurua) / TXOST 3  (Susperregi-Zabala)

 

 

 

Txost 2 taldea finalera sailkatu zen zuzenean, ligaxka lehen postuan amaituta. Eta Txost 3, berriz, finalerdia irabazita sailkatu da: Zubieta 1 taldearen aurka (Aizpurua-Arrillaga) 39-40 irabazi zuten oiartzuarrek, joan den larunbatean (2020-03-07).

 

 

 

7 taldek eman zuten izena aurten Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketan:

  1. Behar Zana
  2. Txost 1
  3. Txost 2
  4. Txost 3
  5. Zubieta 1
  6. Zubieta 2
  7. Zubieta 3

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma-Joko Garbi atalean kontsulta daitezke txapelketaren inguruko xehetasunak.

 

 

 










Ir arriba