Behar Zana, Oiarpe, Hernani eta Urnieta, Gipuzkoako txapeldun berriak trinketan

2020/03/10 | Lehiaketa

Eskuz binakako finalak irabazi dituzte Behar Zana (kadeteak), Oiarpe 1 (jubenilak), Hernani 2 (nagusien 2. maila) eta Urnieta (nagusien 1. maila) taldeek, eta xareko txapela Behar Zana taldearentzat izan da

Eskuz binakako eta xareko lehiak ere bukatu dira Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Asteburuan (2020-03-08) jokatu dituzte espezialitate hauetako finalak, Iruran, eta Behar Zana, Oiarpe, Hernani eta Urnieta klubentzat izan dira txapelak.

Hain zuzen ere, Behar Zanak eskuz binakako kadeteen finala irabazi du, Oiarpe 1ek eskuz binakako jubenilena, Hernani 2k eskuz binakako nagusien 2. mailakoa, eta Behar Zanak eskuz binakako nagusien 1. mailakoa. Xareko finala, ordea, ez da jokatu, pilotari baten lesioagatik; eta txapela Behar Zana taldearentzat izan da.

 

 

 

Ondorengo lerrotan laburbildu ditugu finalen emaitzak:


 

Martxoak 7, larunbata, 15:45, Irura-Ametsa trinketa

 

1. Eskuz binaka, nagusien 1. maila:
PAGAZPE (Huizi-Landa) 31 / URNIETA (Loitegi-Esnaola) 40

2. Eskuz binaka, nagusien 2. maila:
HERNANI 2 (Pagola-Alvarez) 40 / EPLE (Azpiroz-Chiapuso) 31

3. Xare, nagusiak:
BEHAR ZANA (Lopetegi-Moncada) 40 / AMETSA 2 (Apeztegia-Sainz) *EA

 

 

Martxoak 8, igandea, 11:00, Irura-Ametsa trinketa

 

1. Eskuz binaka, kadeteak:
BEHAR ZANA (Aranburu,E.-Aranburu,O.) 40 / HERNANI 2 (Alegria-Arluziaga) 28

2. Eskuz binaka, jubenilak:
OIARPE 1 (Aranburu-Zalakain) 40 / HERNANI 1 (Mujika-Oiarzabal) 22

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa atalean kontsulta daiteke informazio gehiago.

 

 

 

*Argazkia: Behar Zana Pilota Elkartea.

 

 

 










Ir arriba