Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako finalak, asteburuan, Iruran

2020/03/04 | Lehiaketa

Larunbat arratsaldean, nagusien 1. eta 2. mailakoak izango dira ikusgai, Ametsa trinketan; eta igande goizean, leku berean, kadeteen eta jubenilen mailakoak; xarekoa bertan behera gelditu da pilotari baten lesioagatik; emakumezkoen paleta argentinarreko lehia ere asteburuan hasiko da

Gizonezkoen paleta argentinarreko finalak jokatuta, eskuz binakakoen eta xarekoaren txanda izango da orain Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Hain zuzen ere, asteburuan jokatuko dituzte espezialitate hauetako finalak. Egiari zor, azkenean xarekoa ez da jokatuko, pilotari baten lesioagatik. Gauzak horrela, larunbat arratsaldean, eskuz binakako nagusien finalak (1. eta 2. maila) izango dira ikusgai, Ametsa trinketan; eta igande goizean, leku berean, eskuz binakako kadeteen eta jubenilen lehiak.

 

 

 

Ondorengo lerrotan dituzue bi jaialdien xehetasunak:
 

 

Martxoak 7, larunbata, 15:45, Irura-Ametsa trinketa

 

1. Eskuz binaka, nagusien 1. maila:
PAGAZPE (Huizi-Landa) / URNIETA (Loitegi-Esnaola)

2. Eskuz binaka, nagusien 2. maila:
HERNANI 1 (Arizmendi-Aldunberri) / EPLE (Azpiroz-Chiapuso)

3. Xare, nagusiak:
BEHAR ZANA (Lopetegi-Moncada) 40 / AMETSA 2 (Apeztegia-Sainz) *EA

 

 

Martxoak 8, igandea, 11:00, Irura-Ametsa trinketa

 

1. Eskuz binaka, kadeteak:
BEHAR ZANA (Aranburu,E.-Aranburu,O.) / HERNANI 2 (Alegria-Arluziaga)

2. Eskuz binaka, jubenilak:
OIARPE 1 (Aranburu-Zalakain-Landa) / HERNANI 1 (Mujika-Oiarzabal)

 

 

 

Bestetik, asteburu honetan emakumezkoen paleta argentinarreko lehia ere hasiko da, 2. mailako partidekin (1. mailakoek martxoaren 22ko jardunaldian ekingo diote txapelketari). 

3 talde lehiatuko dira 1. mailan: Hernani 1, Su-Berri 1 eta Su-Berri 2. Eta beste 6 2. mailan: Hernani 1, Hernani 2, Hernani 3, Hernani 4, Intxurre eta Ramuntxo.

Lehenik, ligaxka jokatuko dute guztiek (apirilaren 5a bitarte 2. mailan eta 19ra bitarte 1. mailan). 

1. mailan zuzenean finala izango da ondoren, eta 2. mailan finalerdia jokatuko dute, apirilaren 19ko jardunaldian. Bi finalak apirilaren 26ko asteburuan izango dira ikusgai.

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa atalean kontsulta daiteke espezialitate hauei guztiei buruzko informazioa.

 

 

 










Ir arriba