Zubieta 3 taldea nagusitu da Kluben Arteko Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketan

2017/03/20 | Lehiaketa

35-40 irabazi zion Zubieta 1 taldeari Villabonan jokatutako finalean

Joan den larunbatean (2017-03-18) jokatu zen Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako joko garbiko finala, Villabonan. Zubietarren arteko lehia izan zen. Zubieta 3 taldeko J.Aizpurua-A.Arrillaga bikoak eraman zituen txapelak etxera, Zubieta 1 taldeko I.Aizpurua-J.Aizpuruari 35-40 irabazita:

 

 

 

Martxoak 18, larunbata, 18:30, Villabona-Behar Zana

1. Joko Garbi, nagusiak:
ZUBIETA 1 (I.Aizpurua-J.Aizpurua) 35 / ZUBIETA 3 (J.Aizpurua-A.Arrillaga) 40

 

 

Txapelketaren inguruko xehetasun guztiak, esteka honetan: http://www.gipuzkoapilota.eus/pub/modalidadComp.asp?idioma=eu&idCompeticion=673&idFaseEliminatoria=2465

 

 

 










Ir arriba