Gipuzkoako Eskolarteko Xare Txapelketako finalak ikusgai, Iruran

2020/02/27 | Lehiaketa

Larunbatean jokatuko dituzte infantil eta kadete kategorietako lehiak, 16:00etan hasita, Ametsa trinketan

Xareaz gozatzeko aukera polita izango da, beste behin ere, Irurako Ametsa trinketan, larunbatean. Oraingo honetan gaztetxoenen eskutik, gainera. Izan ere, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako finalak jokatuko dituzte infantil eta kadete mailako pilotariek, 16:00etatik aurrera. Hauxe izango da, zehazki, jaialdia:

 

 

Otsailak 29, larunbata, 16:00, Irura-Ametsa trinketa


1. Infantil neskak: AMETSA 1 / AMETSA 2

2. Infantil mutilak: AMETSA 3 / AMETSA 2

3. Kadeteak: AMETSA 5 / AMETSA 2

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Eskolartekoa-Gipuzkoa-Xare atalean aurki daiteke Gipuzkoako Eskolarteko Xare Txapelketari buruzko informazio guztia.

 

 

 

*Argazkiak: Irurako Ametsa Pilota Elkartea.

 

 

 










Ir arriba