Eskuz binakako Emakumea Pilotari Txapelketako finalak jokatuko dituzte, ostiralean, Zestoan

2020/02/11 | Lehiaketa

Barrocal-Agirre eta Tolosa-Arraiza bikoteak izango dira aurrez aurre 2. mailako finalean, eta Espinar-Nora Mendizabal eta Arrieta-Maddi Mendizabal 1. mailakoan; Agirre, Espinar eta Nora Mendizabalentzat bigarren finala da txapelketa honetan; 19:00etan hasiko da jaialdia, Gurutzeaga pilotalekuan

Asteburuan bukatuko da eskuz binakako Emakumea Pilotari Txapelketaren bigarren edizioa. Hain zuzen ere, eta iaz bezala, Zestoako Gurutzeaga pilotalekuak hartuko ditu finalak, ostiralean, 19:00etatik aurrera. Ondorengo lerrotan dituzue jaialdiaren xehetasunak:

 

 

 

Otsailak 14, ostirala, 19:00, Zestoa-Gurutzeaga

 

1. Eskuz binaka, 2. maila: BARROCAL-AGIRRE / TOLOSA-ARRAIZA

2. Eskuz binaka, 1. maila: ESPINAR-Nora MENDIZABAL / ARRIETA-Maddi MENDIZABAL

 

 

 

Agirre, Espinar eta Nora Mendizabal pilotarientzat bigarren finala da txapelketa honetan.

Lehenak 2. mailako finala jokatu zuen iaz ere, Arteagarekin orduan; 14-22 galdu zuten Zubizarreta-Badiola bikotearen aurka. Bai Zubizarreta (2. mailan) bai Badiola (1. mailan aritu da aurten) finalaren atarian gelditu dira bigarren edizio honetan.

Eta Espinarrek eta Nora Mendizabalek 1. mailako finala jokatu zuten iaz, baina elkarren aurka. Espinarrek irabazi zuen, Urien bikote zuela, 22-12ko emaitzarekin; Maider Mendizabalekin jokatu zuen Norak. Urienek ez du parte hartu aurten, eta Maider Mendizabalek finalerdia galdu zuen, Badiolarekin.

 

 

 

Hain zuzen ere, joan den ostiralean izan ziren ikusgai finalerdiak, Alegiako Elorri frontoian. Maila bakoitzean 2. eta 3. postuan sailkatutako bikoteak izan ziren aurrez aurre, 1. postuan sailkatutakoek finalerako zuzeneko txartela lortua baitzuten: Espinar-Nora Mendizabal eta Barrocal-Agirre, 1. eta 2. mailan, hurrenez hurren. Hauexek izan ziren finalerdietako emaitzak:

 

 

Otsailak 7, ostirala, 20:45, Alegia-Elorri

 

1. Eskuz binaka, 2. maila:
TOLOSA-ARRAIZA 22 / ZUBIZARRETA-ETXEBERRIA 18

2. Eskuz binaka, 1. maila:
ARRIETA-Maddi MENDIZABAL 22 / Maider MENDIZABAL-BADIOLA 18

 

 

 

10 bikote lehiatu da txapelketaren bigarren edizio honetan (5 1. mailan, eta beste 5 2. mailan):


1. maila

  • Espinar-Nora Mendizabal
  • Larrarte-Badiola
  • Araiztegi-Orbegozo
  • Arrieta-Maddi Mendizabal
  • Bergara-Arrillaga
     

2. maila

  • Zubizarreta-Etxeberria
  • Tolosa-Arraiza
  • Maddi Unanue-Oihana Unanue
  • Barrocal-Agirre
  • Arteaga-Ugartemendia

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Emakumea Pilotari Ezker Horma atalean kontsulta daiteke txapelketaren inguruko informazio guztia.

 

 

 










Ir arriba