Adunak eta Antigua-Zaldibiak irabazi dute nesken eskuz binakako Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa

2020/02/12 | Lehiaketa

Alebin kategorian nagusitu dira Adunakoak, eta infantiletan Antigua-Zaldibia taldekoak; aurretik, sailkatze-partidak jokatu zituzten parte-hartzaile guztiek

Giro bikaina bizi izan zen, larunbatean, Zaldibian. Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako nesken eskuz binakako finalak izan ziren ikusgai; alebin eta infantil kategorietakoak, zehazki. Eta ez bakarrik finalak, baita kategoria horietako txapelketak osorik ere; izan ere, sailkatze-partidak jokatu zituzten finalen aurretik parte-hartzaile guztiek. Hemen klikatuz ikus daitezke norgehiagoka horien guztien emaitzak.

 

 

 

Adunak irabazi du aurten finala alebinetan, eta Antigua-Zaldibia taldea izan da nagusi infantiletan. Ondoren dituzue final horien xehetasunaik: 

 

Otsailak 8, larunbata, Zaldibia

1. Eskuz binaka, alebinak
ZALDIBIA (Lide Lopez-Lizar Azurmendi) 7 /
ADUNA (Sara Iruretagoiena-Aiara Agirrezabala) 12

2. Eskuz binaka, infantilak:
ANTIGUA-ZALDIBIA (Ilhun Gil de San Vicente-Itoitz Montero) 16 /
ESKORIATZA (Uxue Isasmendi-Udane Diaz) 4

 

 

 

9 bikote lehiatu dira alebinetan: Aduna, Antigua, Bergara, Igeldo, Jakintza A (Ordizia), Jakintza B (Ordizia), Urdaneta (Ordizia), Villabona eta ZaldibiaEta 4 talde infantiletan: Altzo, Antigua-Zaldibia, Eskoriatza eta Lezo.

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Eskolartekoa-Gipuzkoa atalean dago jasota txapelkearen inguruko informazio guztia. Eta Argazki galeriak txokoan sari-banaketaren irudi bilduma sortu dugu.

 

 

 










Ir arriba