Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako nesken eskuz binakako finalak, larunbatean, Zaldibian

2020/02/05 | Lehiaketa

Alebin eta infantil kategorietako txapelketak osorik jokatuko dira egun horretan, 16:00etan hasita: lehenik, alebinek sailkatze-partidak jokatuko dituzte eta, gero, finala; ondoren, infantilen sailkatze-partidak izango dira ikusgai eta, azkenik, haien finala

Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan, alebin eta infantil kategorietako nesken eskuz binakako finalak izango dira ikusgai, larunbatean (2019-02-08), Zaldibiako Resti pilotalekuan.

 

 

 

 

Zehazki, finalez gain, kategoria horietako txapelketak osorik jokatuko dituzte egun horretan. Hauxe da, hain zuzen ere, aurreikusitako egitaraua gutxi gorabeherako ordutegiekin:

 

  • 16:00: Egunari hasiera, alebinen sailkatze-partidekin
  • 17:30: Alebinen finalerdiak
  • 18:00: Alebinen finala. Ondoren, sari-banaketa
  • 18:15: Infantilen sailkatze-partiden hasiera
  • 19:30: Infantilen finala eta sari-banaketa

 

 

 

7 bikote lehiatuko dira alebinetan:
 

  1. Aduna
  2. Antigua
  3. Bergara
  4. Igeldo
  5. Jakintza A (Ordizia)
  6. Jakintza B (Ordizia)
  7. Urdaneta (Ordizia)
  8. Villabona
  9. Zaldibia

 

 

 

Eta infantiletan 4 bikote ariko dira nor baino nor gehiago:
 

  1. Altzo
  2. Antigua
  3. Eskoriatza
  4. Lezo

 

 

 

Ea pilota festa politta izaten den. Animatu eta azaldu frontoira!

 

 

 

Informazio gehiago, webgune honetako Lehiaketa-Eskolartekoa-Gipuzkoa eskua atalean.

 

 

 










Ir arriba