Behar Zana, Hernani eta Urnieta, Trinketeko Gipuzkoako txapeldunak eskuz banaka

2020/01/21 | Lehiaketa

Hernani, Oiarpe, Pagazpe eta Eple hartu dituzte mendean, hurrenez hurren, kadeteen, jubenilen, nagusien 2. mailako eta nagusien 1. mailako finaletan; eskuz banakako lehiari eskuz binakakoak hartuko dio orain lekukoa: asteburuan hasiko da, eta martxoaren 8ko jardunaldian izango dira finalak

Behar Zana (kadeteak eta jubenilak), Hernani (nagusien 2. maila) eta Urnieta (nagusien 1. maila) klubak dira Trinketeko Gipuzkoako txapeldun berriak eskuz banakako espezialitatean. Hurrenez hurren, Hernani, Oiarpe, Pagazpe eta Eple hartu dituzte mendean, asteburuan Irurako Ametsa trinketan jokatutako finaletan. Lerrootan, jaialdien xehetasunak:

 

 

 

Urtarrilak 18, larunbata, 18:00, Irura-Ametsa trinketa


1. Eskuz banaka, nagusiak 2. maila: HERNANI (Alvarez) 40 / PAGAZPE (Huizi) 25

2. Eskuz banaka, nagusiak 1. maila: EPLE (Aranburu) 26 / URNIETA (Loitegi) 40

 

 

Urtarrilak 19, igandea, 11:00, Irura-Ametsa trinketa


1. Eskuz banaka, kadeteak: HERNANI (Arluziaga) 15 / BEHAR ZANA (Aranburu) 30

2. Eskuz banaka, jubenilak: BEHAR ZANA (Olasagasti) 35 / OIARPE (Aranburu) 28

 

 

 

 

Eskuz banakako lehia bukatuta, eskuz binakakoak hartuko dio orain lekukoa. Jardunaldi honetan (2020-01-26) ekingo diote ligaxkari, otsailaren 23ko asteburura bitartean.

6 talde ariko dira kadeteetan (multzo bakarrean), 6 bikote jubeniletan (multzo 1), 6 talde nagusien 1. mailan (multzo bat) eta 11 bikote nagusien 2. mailan (2 multzo).

Ligaxka amaituta, martxoaren 1eko jardunaldian jokatuko dituzte finalerdiak. Eta finalak martxoaren 8ko asteburuan izango dira ikusgai.

 

 

 

 

Gizonezkoen paleta argentinarreko txapelketa eta xarekoa ere martxan dira. Espezialitate hauetako finalak martxoaren 1eko jardunaldirako aurreikusten dira.

 

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa atalean kontsulta daiteke Trinketeko Txapelketari buruzko informazio guztia. Eta Argazki galeriak txokoan ikusgai daude eskuz banakako finalen sari-banaketen hainbat irudi.

 

 

 










Ir arriba