Bizkaiaren aurka jokatuko du Gipuzkoako Selekzioak GRAVNIren bigarren jardunaldian

2017/03/15 | Lehiaketa

Bizkaian izango dira lehiak, asteburuan; txapelketaren finalak apirilaren 30eko jardunaldian aurreikusten dira

Joan den asteburuan (2017-03-12) hasi zen GRAVNI, federazioen arteko txapelketa (Gipuzkoakoaz gain, Araba, Bizkai, Nafarroa, Iparralde eta Errioxakoek izaten dute ordezkaritza bertan). Eta Gipuzkoako Selekzioak bikain ekin zion txapelketari, etxean Nafarroaren aurka jokatutako 1. jardunaldian.

 

Asteburu honetan (2017-03-19), berriz, etxetik kanpo egokitu zaio jokatzea, eta oraingo honetan Bizkaia izango du aurkari

 

Gure webguneko atal honetan kontsulta daiteke asteburu honetarako kartelera zehatza, eta baita txapelketaren xehetasunak ere: http://www.gipuzkoapilota.eus/pub/selecciones.asp?idioma=eu. Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren webgunean ere aurkituko duzue informazioa: http://www.euskalpilota.com/

 

Ondorengo koadroan, txapelketaren egutegi osoa

 

JARDUNALDIA DATA ETXEKOA KANPOKOA
1 MARTXOAK 11 GIPUZKOA Nafarroa
Bizkaia Errioxa
Araba Iparralde
2 MARTXOAK 19 Bizkaia GIPUZKOA
Araba

Nafarroa

Errioxa Iparralde
3 MARTXOAK 26 Iparralde GIPUZKOA
Nafarroa Bizkaia
Errioxa Araba
4 APIRILAK 2 Bizkaia Iparralde
GIPUZKOA Araba
Nafarroa Errioxa
5 APIRILAK 9

Araba

Bizkaia
Errioxa GIPUZKOA
Iparralde Nafarroa
6 APIRILAK 23 FINALERDIAK
EZKER HORMA ETA TRINKETA
7 APIRILAK 30 FINALAK
EZKER HORMA ETA TRINKETA
 

 

 










Ir arriba