Lapke, Tolosa, Hernani, Behar Zana eta Gazteleku klubak, Gipuzkoako txapeldun eskuz banaka

2020/01/08 | Lehiaketa

Lapkeko Irribarriak jantzi du txapela kadeteen 1. mailan, klub bereko Goiburuk kadeteen 2. mailan, Tolosako Amianok jubenilen 1. mailan, Hernani klubeko Oiartzabalek jubenilen 2. mailan, Behar Zanako Xabi Urbietak nagusien 1. mailan eta Gaztelekuko Arratek nagusien 2. mailan

Lapke, Tolosa, Hernani, Behar Zana eta Gazteleku klubetako pilotariek jantzi dituzte txapelak Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako finaletan. Kadeteen 1. mailan nagusitu da Lapkeko Irribarria, klub bereko Goiburu kadeteen 2. mailan, Tolosako Amiano jubenilen 1. mailan, Hernaniko Oiartzabal jubenilen 2. mailan, Behar Zanako Xabi Urbieta nagusien 1. mailan eta Gaztelekuko Arrate nagusien 2. mailan. Hauexek jaialdien xehetasunak:

 

 

Urtarrilak 3, ostirala, 18:00, Villabona-Behar Zana


1. Eskuz banaka, kadeteak 2. maila: LAPKE-Goiburu 18 / ZAZPI ITTURRI-Mujika 2

2. Eskuz banaka, jubenilak 2 maila: BEHAR ZANA-Olasagasti 21 / HERNANI-Oiartzabal 22

3. Eskuz banaka, nagusiak 2. maila: OIARPE-Etxabe 17 / GAZTELEKU-Arrate 22

 

 

Urtarrilak 4, larunbata, 16:30, Irun-Uranzu


1. Eskuz banaka, kadeteak 1. maila: LAPKE-Irribarria 18 / TOLOSA-Amiano 7

2. Eskuz banaka, jubenilak 1. maila: TOLOSA-Amiano 22 / INTXURRE-Zubeldia 12

3. Eskuz banaka, nagusiak 1. maila: BEHAR ZANA-Jon Urbieta 17 / BEHAR ZANA-Xabi Urbieta 22

 

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma atalean kontsulta daiteke eskuz banakako lehiaren informazio guztia.

 

 

 

*Argazkiak: GEPF eta Behar Zana kluba

 

 

 










Ir arriba