Puntista gaztetxoenak ere, berriro martxan

2020/01/09 | Lehiaketa

Bi txapelketei ekingo diete asteburuan: alebin kategoriakoek Gipuzkoako Eskolarteko Zesta-punta Txapelketari, eta infantil kategoriakoek Errendimenduko Gipuzkoako Zesta-punta Txapelketari

Puntista gaztetxoenentzat ere aukera zabala dago denboraldi honetan. Udazken Saria jokatu ondoren, bi txapelketei ekingo diete asteburuan: alebin kategoriakoek Gipuzkoako Eskolarteko Zesta-punta Txapelketari, eta infantil kategoriakoek Errendimenduko Gipuzkoako Zesta-punta Txapelketari. Binaka ariko dira batean zein bestean.

 

 

 

11 bikotek eman du izena Eskolarteko Txapelketan (alebinak) eta 10 taldek Errendimenduko Txapelketan (infantilak).

 

 

 

Lehenik, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute guztiek, urtarrilaren 12ko jardunaldian hasi eta martxoaren 15ekora bitartean infantilek eta 22kora alebinek

 

 

 

Lehen fasea bukatuta, martxoaren 29ko asteburuan jokatuko dituzte finalerdiak. Eta finalak apirilaren 5eko jardunaldian izango dira ikusgai, oraindik zehazteko dagoen egoitzan.

 

 

 

Bi txapelketa hauen inguruko informazio zehatza nahi izanez gero, webgune honetako atal hauetara jo daiteke: Lehiaketa-Eskolartekoa-Gipuzkoa-Zesta-punta alebinak eta Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa Zesta-punta infantilak.

 

 

 










Ir arriba