Gaztelekuk eta Eplek jokatuko dute Gipuzkoako Pala Txapelketako finala, larunbatean, Andoainen

2020/01/03 | Lehiaketa

17:15ean hasiko da lehia, Arrate pilotalekuan

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako palako finalera iritsi da, aurten ere, Gazteleku kluba (Andoain). Baina oraingoan beste klub bat izango aurkari: Eple (Errenteria), haiek lortu baitute bigarren postua ligaxkako sailkapenean. Larunbatean neurtuko dituzte indarrak bi taldeek, Andoaingo Arrate frontoian, 17:15ean:

 

 

 

Urtarrilak 4, larunbata, 17:15, Andoain-Arrate
 

1. Pala, nagusiak: GAZTELEKU (Altuna-Rekalde) / EPLE (Martinez-Pichel)

 

 

 

Bost talde lehiatu dira aurten pala txapelketan: Eple, Gazteleku, Oiangu 1, Oiangu 2 eta Urnieta.

 

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa ezker horma-Pala eta Kartelera ataletan aurkituko dituzue txapelketaren xehetasun guztiak.

 

 

 










Ir arriba