Irunen eta Villabonan jokatuko dituzte Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako finalak, asteburuan

2020/01/02 | Lehiaketa

Kadeteen, jubenilen eta nagusien 1. mailako finalak izango dira ikusgai Irungo Uranzu frontoian, larunbatean, 16:30ean; eta kadeteen, jubenilen eta nagusien 2. mailako lehiak hartuko ditu Villabonako Behar Zana pilotalekuak, ostiralean, 18:00etan

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako lehia bukatuko da jardunaldi honetan. Hain zuzen ere, asteburuan jokatuko dituzte finalak kadete, jubenil eta nagusi kategorietako pilotariek, Irungo Uranzu pilotalekuan eta Villabonako Behar Zanan. Ondorengo lerrotan dituzue bi jaialdien xehetasunak:

 

 

 

Urtarrilak 3, ostirala, 18:00, Villabona-Behar Zana


1. Eskuz banaka, kadeteak 2. maila: LAPKE-Goiburu / ZAZPI ITTURRI-Mujika

2. Eskuz banaka, jubenilak 2 maila: BEHAR ZANA-Olasagasti / HERNANI-Oiartzabal

3. Eskuz banaka, nagusiak 2. maila: OIARPE-Etxabe / GAZTELEKU-Arrate

 

 

Urtarrilak 4, larunbata, 16:30, Irun-Uranzu


1. Eskuz banaka, kadeteak 1. maila: LAPKE-Irribarria / TOLOSA-Amiano

2. Eskuz banaka, jubenilak 1. maila: TOLOSA-Amiano / INTXURRE-Zubeldia

3. Eskuz banaka, nagusiak 1. maila: BEHAR ZANA-Jon Urbieta / BEHAR ZANA-Xabi Urbieta

 

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma atalean kontsulta daiteke eskuz banakako lehiaren informazio guztia.

 

 

 










Ir arriba