Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako azken finalak, larunbatean, Zestoan

2019/12/26 | Lehiaketa

Jubenilen 2. mailako lehia eta nagusien 3. mailakoa izango dira ikusgai, Gurutzeaga pilotalekuan, 16:30etik aurrera

Urte bukaeraren atarian, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako azken finalak izango dira ikusgai. Zestoako Gurutzeaga pilotalekuak hartuko du jaialdia, larunbat arratsaldean:

 

 

 

Abenduak 28, larunbata, 16:30, Zestoa-Gurutzeaga


1. Eskuz binaka, jubenilak 2. maila: 
TOLOSA 1 (Perurena-Albeniz) / HERNANI (Oiarzabal-Insausti)

2. Eskuz binaka, nagusiak 3. maila: 
LAPKE 2 (Otxoa-Garmendia) / ZESTOA (Odriozola-Salegi)

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma atalean ikusgai dago Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketari eta espezialitate, kategoria eta maila bakoitzari buruzko informazio guztia.

 

 

 










Ir arriba