Danok Bat, Hondarribia, Lapke, Alde Zaharra, Eple eta Real Sociedad klubentzat txapelak

2019/12/23 | Lehiaketa

Danok Bat 1, Hondarribia eta Danok Bat 2 taldeak dira Gipuzkoako txapeldun berriak zesta-puntaz; Lapke 1 eta Alde Zaharra 1, eskuz binakako espezialitatean; eta Eple 2 eta Real Sociedad 1 taldeak, pala motzez

Danok Bat, Hondarribia, Lapke, Alde Zaharra, Eple eta Real Sociedad klubetako pilotariek jantzi dituzte txapelak, asteburu honetan, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Danok Bat 1 (kadeteak), Hondarribia (jubenilak) eta Danok Bat 2 (nagusiak) dira Gipuzkoako txapeldun berriak zesta-puntaz (binaka); Lapke 1 (kadeteak 3. maila) eta Alde Zaharra 1 (kadeteak 2. maila) taldeak, eskuz binakako lehian; eta, azkenik, Eple 2 (2. maila) eta Real Sociedad 1 (1. maila) taldeak, pala motzeko espezialitatean.

 

 

 

Ondorengo lerrotan dituzue final guztien xehetasunak:

 

Abenduak 20, ostirala, 19:00, Mutriku-Miruaitz


1. Zesta-punta, kadeteak:
ZUMAIA 3 (Agirre-Egaña) 24 / DANOK BAT 1 (Urreisti-Lekube-Lizardi) 30

2. Zesta-punta, jubenilak:
DONOSTIA JAI ALAI (Hernandez-Alberro) 26 / HONDARRIBIA (Basterra-Pop) 30

3. Zesta-punta, nagusiak
DANOK BAT 2 (Alberro-Mendizabal) 30 / DANOK BAT 1 (Gonzalez-Manzisidor) 26

 


Abenduak 20, ostirala, 19:30, Donostia-Loiola


1. Eskuz binaka, kadeteak 3. maila:
LAPKE 1 (Ascaray-Erauskin) 22 / GAILURRERANTZ (Mendizabal, J.-Mendizabal, I.) 20

2. Eskuz binaka, kadeteak 2. maila:
TOLOSA 1 (Iraeta-Aramendi) 21 / ALDE ZAHARRA 1 (Zapirain-Sorondo) 22


 

Abenduak 21, larunbata, 10:30, Donostia-Altza


1. Pala motza, nagusiak 2. maila
EPLE 2 (Brosa-Pichel) 40 / OIANGU 1 (Irastorza-Andonegi) 30

2. Pala motza, nagusiak 1. maila:
REAL SOCIEDAD 2 (Begiristain-Vigeon) 26 / REAL SOCIEDAD 1 (Navarro-Andueza) 40

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma atalean kontsulta daiteke Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketari buruzko informazio guztia.

 

 

 

*Argazkiak: Mutrikuko Danok Bat kluba

 

 

 










Ir arriba