Jokoan da eskuz binakako Emakumea Pilotari Txapelketako bigarren edizioa

2019/12/19 | Lehiaketa

5 bikote lehiatuko dira 1. mailan eta beste 5 2. mailan; Azkoitian (1.maila) eta Azpeitian (2. maila) jokatuko dituzte 1. jardunaldiko partidak; otsailaren 15eko asteburuan izango dira finalak

Euskal pilotan emakumeen presentzia aldarrikatzeko eta sustatzeko lanarekin jarraituz, txapelketa berri bat sortu zuen pasa den denboraldian Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF): eskuz binakako Emakumea Pilotari Txapelketa. Arrakastatsua izan zen ekimena, eta aurten ere antolatu dugu lehia. Hain zuzen ere, ostiral honetan (2019-12-20) ekingo diote txapelketaren bigarren edizioari, Azkoitian eta Azpeitian.

 

 

 

 

10 bikotek eman du izena: 5 lehiatuko dira 1. mailan, eta beste 5 2. mailan. Iaz bezala, klub desberdinetako pilotariak nahastu dira, lehia orekatzeko eta hobetzeko asmoz. Hauexek dira edizio honetako parte-hartzaileak:


1. maila

  • Espinar-Nora Mendizabal
  • Larrarte-Badiola
  • Araiztegi-Orbegozo
  • Arrieta-Maddi Mendizabal
  • Bergara-Arrillaga
     

2. maila

  • Zubizarreta-Etxeberria
  • Tolosa-Arraiza
  • Maddi Unanue-Oihana Unanue
  • Barrocal-Agirre
  • Arteaga-Ugartemendia

 

 

 

 

Esan bezala, ostiralean ekingo diote guztiek lehiari. Lehenik, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute, Gipuzkoako hainbat herritan, abenduaren 20tik otsailaren 2ra bitarteko jardunaldietan. Hauek dira hasiera batean aurreikusitako egoitzak:
 

  • Abenduak 20: Azkoitia (1. maila) eta Azpeitia (2. maila)
  • Urtarrilak 11: Bergara
  • Urtarrilak 18: Anoeta
  • Urtarrilak 25: Zestoa
  • Otsailak 1: Alegia

 

 

 

 

Ligaxka bukatuta, otsailaren 8ko asteburuan jokatuko dituzte finalerdiak. Eta finalak otsailaren 15eko jardunaldian izango dira ikusgai.

 

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-EmP Ezker Horma atalean eta Kartelera txokoan dago txapelketaren inguruko informazio osoa kontsultatzeko eta astez aste jarraipena egiteko aukera. Eta, bestela, animatu eta azaldu frontoietara!

 

 

 










Ir arriba