Gipuzkoako Txapelketako zesta-puntako, eskuz binakako eta pala motzeko finalak, asteburuan

2019/12/18 | Lehiaketa

Mutrikuk hartuko ditu zesta-puntako lehiak, ostiralean; Donostiako Loiola auzoan jokatuko dira, egun berean, eskuz binakakoak; eta pala motzekoak Donostiako Altza auzoan izango dira ikusgai, larunbatean

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, bukatzear dira hainbat lehia, eta asteburuan final ugari izango dira ikusgai: zesta-puntakoak, eskuz binakakoak eta pala motzekoak, hain zuzen ere. Mutrikuk hartuko du zesta-puntako finalen jaialdia, ostiralean; Donostiako Loiola auzoan jokatuko dituzte eskuz binakakoak, egun berean; eta, azkenik, Donostiako Altza auzoa izango da pala motzeko jaialdiaren egoitza, larunbatean. 

 

 

 

Ondorengo lerrotan laburbilduko ditugu hiru jaialdiak

 


Abenduak 20, ostirala, 19:00, Mutriku-Miruaitz


1. Zesta-punta, kadeteak:
ZUMAIA 3 (Agirre-Egaña) / DANOK BAT 1 (Urreisti-Lekube-Lizardi)

2. Zesta-punta, jubenilak:
DONOSTIA JAI ALAI (Hernandez-Alberro) / HONDARRIBIA (Basterra-Pop)

3. Zesta-punta, nagusiak: 
DANOK BAT 2 (Alberro-Mendizabal) / DANOK BAT 1 (Gonzalez-Manzisidor)

 


Abenduak 20, ostirala, 19:30, Donostia-Loiola


1. Eskuz binaka, kadeteak 3. maila:
LAPKE 1 (Ascaray-Erauskin) / GAILURRERANTZ (Mendizabal, J.-Mendizabal, I.)

2. Eskuz binaka, kadeteak 2. maila:
TOLOSA 1 (Iraeta-Aramendi) / ALDE ZAHARRA 1 (Zapirain-Sorondo)


 

Abenduak 21, larunbata, 10:30, Donostia-Altza


1. Pala motza, nagusiak 2. maila: 
EPLE 2 (Brosa-Pichel) / OIANGU 1 (Irastorza-Andonegi)

2. Pala motza, nagusiak 1. maila:
REAL SOCIEDAD 2 (Clemente-Vigeon) / REAL SOCIEDAD 1 (Navarro-Andueza)

 

 

 

 

Gauzak horrela, behin pala motzeko lehia amaituta, palakoaren txanda izango da

Bost taldek eman dute izena: Eple, Gazteleku, Oiangu1, Oiangu 2 eta Urnieta.

Nagusietan jokatuko dute, maila bakarrean.

Astelehenean bertan (2019-12-23) ekingo diote itzuli bateko ligaxkari: hilaren 23an, 26an, 28an eta 30ean, eta urtarrilaren 2an lehiatuko dira; partida guztiak Andoainen izango dira.

Urtarrilaren 4an jokatuko dute finala, 17:15ean, Andoaingo Arrate pilotalekuan.

 

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma atalean ikusgai dago Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketari buruzko informazio guztia.

 

 

 










Ir arriba