Intxurre eta Hernanirentzat txapelak Gipuzkoako Txapelketako emakumeen gomazko paletako finaletan

2019/12/17 | Lehiaketa

Intxurre 2 taldeak irabazi du jubenilen mailan, Hernani 1 taldea da Gipuzkoako txapeldun berria nagusien 2. mailan, eta Hernani nagusien 1. mailan

Intxurre eta Hernani klubak dira Gipuzkoako txapeldun berriak emakumezkoen gomazko paletako espezialitatean. Intxurre 2 taldeak irabazi du jubenilen mailako finala, Intxurre 1en aurka. Hernani 1 taldeak jantzi du nagusien 2. mailako txapela, Su-Berri 2 taldea mendean hartuta. Eta Hernani nagusitu da nagusien 1. mailako lehian, Su-Berri 2ren kontra. Lerrootan jaialdiaren xehetasunak:

 

 

 

Abenduak 15, igandea, 10:30, Deba-Aldats

 

1. Gomazko paleta emakumezkoak, jubenilak:
INTXURRE 1 (Agirre-Karrera) 20 / INTXURRE 2 (Murua-Iturriotz) 30

2. Gomazko paleta emakumezkoak, nagusien 2. maila:
HERNANI 1 (Balerdi-Urdangarin) 30 / SU-BERRI 2 (Lasarte-Aranburu) 19

3. Gomazko paleta emakumezkoak, nagusien 1. maila:
HERNANI (Arrieta-Huizi) 30 / SU-BERRI 2 (Galdos-Maiza) 21

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma-Gomazko paleta emakumezkoak atalean ikus daitezke emakumezkoen gomazko paletako lehiak utzitako datu guztiak.

 

 

 










Ir arriba