Zesta-puntako Udazken Saria. Txapeldunak

2019/12/17 | Lehiaketa

Aiestaranek (Beotibar) eta Beitiak (Danok Bat) osatutako bikoteak irabazi du aurtengo Zesta-puntako Udazken Saria, alebinen kategorian. Eta infantiletan Beristainek (Danok Bat) eta Floresek (Danok Bat) osatutako bikoa izan da nagusi. Hauexek jaialdiaren xehetasunak:

 

 

 

Abenduak 13, ostirala, 19:45, Tolosa-Beotibar

 

1. Zesta-punta, alebinak:
GALARRAGA (Zumaia) - ARRIZABALAGA (Danok Bat) 0 (11, 6) /
AIESTARAN (Beotibar) - BEITIA (Danok Bat) 2 (13, 13)

2. Zesta-punta, infantilak:
GOENAGA (Beotibar) - LOPETEGI (Donostia Jai Alai) 0 (10, 7) /
BERISTAIN (Danok Bat) - FLORES (Danok Bat) 2 (13, 13)

 

 

 

Beotibar, Danok Bat, Donostia Jai Alai, Gazteleku, Hondarribia eta Zumaia klubetako pilotariek hartu dute parte aurtengo txapelketan.

 

 

 

Txapelketa berezia da Udazken Saria. Aurreko edizioetan bezala, aurten ere norbera ordezkatuz aritu dira pilotariak, nahiz eta izena klubaren bidez eman. Bikoteka jokatu dute, baina bikoteak desberdinak izan dira jardunaldiro, eta puntuazioa pilotari bakoitzari egokitu zaio, ez bikoteari. Klub desberdinetako pilotariak nahastu nahi ditu txapelketa honek, denek denen aurka eta elkarrekin jokatzeko aukera emanez, hartara maila orekatzen laguntzeko eta lehia bereziagoa egiteko.

 

 

 

Hain zuzen ere, webgune honetako Lehiaketa-Errendimendua-Udazkena Zesta-punta atalean daude ikusgai sailkapenak eta lehiaren informazio guztia.

 

 

 

*Argazkiak: Tolosako Beotibar Zesta-punta Elkartea

 

 

 










Ir arriba