Zesta-puntako Udazken Sariko finalak jokatuko dituzte, ostiralean, Tolosan

2019/12/11 | Lehiaketa

Puntista alebinak eta infantilak lehiatuko dira; 19:45ean hasiko da jaialdia, Beotibarren

Ostiralean jokatuko dituzte Zesta-puntako Udazken Sariko finalak Gipuzkoako puntista alebinek eta infantilek. Tolosako Beotibar pilotalekuak hartuko du jaialdia, 19:45etik aurrera:

 

 

 

 

Abenduak 13, ostirala, 19:45, Tolosa-Beotibar
 

1. Zesta-punta, alebinak:
GALARRAGA (Zumaia) - ARRIZABALAGA (Danok Bat) / AIESTARAN (Beotibar) - BEITIA (Danok Bat)

2. Zesta-punta, infantilak:
GOENEAGA (Beotibar) - LOPETEGI (Donostia Jai Alai) / BERISTAIN (Danok Bat) - FLORES (Danok Bat)

 

 

 

Azaroaren 29an jokatu zituzten finalerdiak, Mutrikun. Aiestaran (Beotibar)-Arrizabalaga (Danok Bat) bikoteak 2-0 irabazi zion Watkins (Zumaia)-Otaño (Danok Bat) bikoari, alebinetan. Eta infantiletan, Beristain (Danok Bat)-Lopetegi (Donostia Jai Alai) 1-2 nagusitu zitzaion Lete (Danok Bat)-Agirregomezkorta (Danok Bat) bikoteari.

 

 

 

Beotibar, Danok Bat, Donostia Jai Alai, Gazteleku, Hondarribia eta Zumaia klubetako pilotariek hartu dute parte aurtengo txapelketan.

 

 

 

Hainbat berezitasun ditu txapelketa honek. Aurreko edizioetan bezala, aurten ere norbera ordezkatuz aritu dira pilotariak, nahiz eta izena klubaren bidez eman. Bikoteka jokatu dute, baina bikoteak desberdinak izan dira jardunaldiro, eta puntuazioa pilotari bakoitzari egokitu zaio, ez bikoteari. Klub desberdinetako pilotariak nahastu nahi ditu txapelketa honek, denek denen aurka eta elkarrekin jokatzeko aukera emanez, hartara maila orekatzen laguntzeko eta lehia bereziagoa egiteko.

 

 

 

Hain zuzen ere, webgune honetako Lehiaketa-Errendimendua-Udazkena Zesta-punta atalean daude ikusgai sailkapenak eta lehiaren informazio guztia.

 

 

 

*Argazkiak: Gazteleku Pelota Elkartea

 

 

 










Ir arriba