Gipuzkoako Txapelketako emakumezkoen gomazko paletako finalak, igandean, Deban

2019/12/10 | Lehiaketa

Jubenilen, nagusien 2. mailako eta nagusien 1. mailako finalak izango dira ikusgai, 10:30ean hasita, Aldats pilotalekuan

Gizonezkoen gomazko paletako lehia bukatuta, emakumezkoen finalen txanda da orain Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Igandean jokatuko dituzte, hain zuzen ere, jubenilen (maila bakarra) eta nagusien (1. eta 2. maila) kategorietako finalak. Debako Aldats pilotalekuak hartuko du jaialdia, 10:30etik aurrera: 

 

 

 

Abenduak 15, igandea, 10:30, Deba-Aldats
 


1. Gomazko paleta emakumezkoak, jubenilak:
INTXURRE 1 (Agirre-Karrera) / INTXURRE 2 (Murua-Iturriotz)

2. Gomazko paleta emakumezkoak, nagusien 2. maila:
HERNANI 1 (Balerdi-Urdangarin) / SU-BERRI 2 (Lasarte-Aranburu)

3. Gomazko paleta emakumezkoak, nagusien 1. maila:
HERNANI (Irazustabarrena-Arrieta-Huizi) / SU-BERRI 2 (Larrarte-Galdos-Maiza)

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma-Gomazko paleta emakumezkoak atalean ikus daitezke emakumezkoen gomazko paletako lehiak utzitako datu guztiak.

 

 

 










Ir arriba